Hogeta lau konpainiak parte hartuko dabe urriaren 29tik zemendiaren 7ra egingo dan BAD 2010ean

Bizkaie! 2010-10-18 15:29   kulturbiz
Danetara, 12 ezsenatoki izango dira Bilbon

Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen 2010eko edizinoan aurkeztuko diran ikuskizunen artean, 8 erabateko estreinaldiak izango dira, eta beste 12, ikus-entzuleek berton lehenengoz ikusi ahal izango dituen ikuskizunak dira.

Hogeta lau konpainiak parte hartuko dabe Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak urriaren 29tik zemendiaren 7ra antolatu dauen BAD 2010ean. Bertan aurkeztuko diran ikuskizunen artean, 8 erabateko estreinaldiak izango dira, eta beste 12, ikus-entzuleek lehenengoz ikusi ahal izango dituen ikuskizunak.

Kasurako, La Fundiciónen lau estreinaldi aurkeztuko dira, Radhouan El Meddeb tunisiarraren Je dance et je vous en donne à bouffer eta Quelqu’um va danser, hurranez hurran, urriaren 29an eta 31n. Kale Nagusian dagoan BBK Aretoari jagokonez, Los Corderos konpainia katalanaren El mal menor lanaren Euskadiko estreinaldia jasoko dau zemendiaren 5ean eta Hierba Roja taldearen Hasiera (el principio de la incertidumbre zemendiaren 6an.

Jaialdiaren hamabigarren edizinoak uriari ganetik begiratuko deutso eta eszenatoki barrietara zabalduko da, Campos Antzokira, Kale Nagusiko BBK aretora, Zawp pabilioira, Haceriara, edizino honetako laguntzaile berezia eta 'Itineris Apur BAD'-en egoitza izango dan Meliá hotelera edo Rekalde aretora, beste batzuen artean.

Jaialdiaren diziplina-aniztasuna agirian jarten da arte eszenikoak eta ikus-entzunezko teknologia barriak eta baita musika, bideo-jantza, arte plastikoak edo sukaldaritzea konbinetan dituen proposamenen ugaritasunean.

Urriaren 25etik aurrera, Pre-BADeko jarduera batzuk programau dira Eszenako Sorkuntzaren eta Ikerketa izenburupean. Horreen artean BilbaoEszenak antolatutako eszenako sorkuntzeari laguntzeko Artistak egoitzan programatik sortutako bost proiekturen aurkezpena azpimarratu behar da.

BAD informazino-puntua: BBK Aretoa (Kale Nagusia, 19), gaurtik, urriaren 18tik, aurrera, goizeko 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 21:00etara.
Sarreren salmenta: jaialdiko informazino bulegoan, egoitzetako txarteldegietan eta ohiko salmenta kanalen bitartez.
Informazino guztia: www.badbilbao.com webgunean, 010 telefono zenbakian eta BADen informazino-zenbakian, 902 264 902.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu