'Zuzen-Zuzenean', gure musikea zure aretoan

Bizkaie! 2010-10-20 18:35   Musikea

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Kultura Live zuzeneko musika areto pribatuen alkarteagaz alkarlanean Zuzen-Zuzenean ekimenaren bigarren edizinoa jarri dau martxan, udagoien honetan areto pribatuetan euskal taldeen 50 bat kontzertu eskainiko dituan musika zirkuito berezia.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Kultura Live zuzeneko musika areto pribatuen alkarteagaz alkarlanean Zuzen-Zuzenean ekimenaren bigarren edizinoa jarri dau martxan, udagoien honetan areto pribatuetan euskal taldeen 50 bat kontzertu eskainiko dituan musika zirkuito berezia.

Zuzen-Zuzenean-ek Euskadiko musika taldeen eta areto pribatuen alde egiten dau eta gainera musika jarduerea dinamizau nahi dau sektoreko eragile eta balio-kate osoari eraginez: sormenari, produkzinoari eta sustapenari (programadore, manager, musika enpresak, produkzino teknikoa) eta musika ekimenek zuzenean edo zeharka eragiten dituen beste hainbat lanbideri.

Bigarren edizino honetan, kontzertuek igazko gitxienezko bi taldek jotearen eskemea jarraituko dabe: talde telonero lokal edo emergentea(k) eta talde nagusia. Aurtengo barrikuntzea, formato misto bat frogatzea izango da eta holan atzerriko sonadun talde baten telonero moduan euskal talde bat jarriko da, bertako taldearen oihartzuna areagotuko dalarik.

Musika sektorea indartzera bideraturiko ‘Euskadiko Soinuak‘ programearen barruan kokatzen dan ekimen honegaz, Kultura Sailak egungo musika herrikoiaren aldeko politika berretsi eta indartzen dau, beronen balio kultural ukaezina aintzat hartuz eta nabarmenduz, baita ekonomia eta enpleguarentzako be, bizi dogun krisiaren testuinguruan batez be. Esangura horrretan, beste hainbat ekimen be bideratzen ditu Kultura Sailak musika herrikoiaren arloan: produkzinorako eta sustapenerako diru-laguintzinoen deialdia, enpresen eta alkarteen ekimenentzako laguntzak, jaialdiei laguntzak, kanpora begirako ekimenak, zein bestelako batzuk.

Kultura Sailak 170.000 euro bideratuko ditu 2010eko Zuzen-Zuzenean ekimenerako, kontzertuen katxeak, produkzinoa eta sustapena laguntzera bideraturik. Kultura Live Euskadi eta Nafarroako areto pribatuen alkarteak bere gain hartzen dau zirkuitoaren koordinazino eta antolaketea, beti be Kultura Sailagaz adostutako erispide eta erreferentziei jarraituz, eta ahal dan neurrian zirkuitoan parte hartzen daben musika sektoreko eragileen ohiko funtzionamendua eta ekimenak errespetetearen filosofia jarraituz.

Aurtengo Zuzen-Zuzenean-en 70 bat taldek parte hartuko dabe eta 50 kontzertu inguru antolatuko dira ondoko aretoetan:

Altxerri (Donostia), Be Bop (Donostia) Bermeoko Kafe Antzokia, Bilbaina Jazz Club, Bilboko Kafe Antzokia, Cotton Club (Bilbao), Doka (Donostia), El Balcón de la Lola (Bilbao), Espaloia Kafe Antzokia (Elgeta), Helldorado (Gasteiz), Jimmy Jazz (Gasteiz), Kalian (Leioa), La Hacería (Bilbao), La Locura del Ángel (Tutera), Lur (Elizondo), Noboo (Tutera), Ondarroako Kafe Antzokia, Plateruena (Durango), Rockstar Live (Barakaldo), Santana 27 (Bilbao), Sorgin Taberna (Laudio), Subsuelo (Iruña), Totem (Atarrabia).


Zuzen-Zuzenean 2009eko Balantzea

Lehenengo edizinoak erabat balantze baikorra izan eban, bai aretoei jagokenez, baita musika sektoreko beste eragileei eta Kultura Sailari jagokonez be. Balantzea ondoko datuakaz laburbildu daiteke:

·• Musikari, teknikari, manager, zerbitzari, atezain,..: 924 persona lanean
·• Kontzertuetara hurreratu ziranak: 15.000
·• Antolatutako kontzertuak: 46
·• Musika taldeak: 59
·• Aretoak: 21

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu