'Arakis' eta Dora Salazar izango dira Adieraz Zaitez Beldur Barik I. Lehiaketako epaimahaikideak

Bizkaie! 2010-10-20 17:36

Emakunderen Zuzendaria, María Silvestre; Genero Indarkeriaren Biktimen Arretarako Zuzendaritzearen (Eusko Jaurlaritza) Zuzendaria, Mariola Serrano, eta EUDELeko Elkarteburua, Jokin Bildarratz be izango dira epaimahaikide.

Adieraz Zaitez Beldur Barik! lehiaketeak emakumeakanako indarkeriaren kontrako jarrerak eta proposamenak sustatu nahi ditu, eta, lehenengo edizinoan, epaimahaikide apartak izango ditu. Epaimahaikideak bi izango dira: Xabier Arakistain 'Arakis', Montehermoso Kulturunearen zuzendaria (aitzindaria izan da sexuen bardintasunerako politikak garatu eta apliketako orduan, arte, pentsamendu eta kultura garaikidearen esparruan), eta Dora Salazar artista, Arte Ederretan lizentziatua Euskal Herriko Unibersidadetik (eten barik erabilten dau gizakiaren forma, eta emakumeen gaiakazko eta femeninotasunagazko ardura sakona erakusten dau bere lanetan).

Adieraz Zaitez Beldur Barik! lehiaketeak ahalik eta parte-hartzaile gehien inplikau nahi ditu, emakumeakanako indarkeriaren kontrako adierazpide guztiak batu nahi dituan deialdi baten bidez. Irabazle edota finalista geratzen diran proposamenak Beldur Barik I. Jaialdiaren parte izango dira (ekimen hori zemendiaren 27an egingo da, Bilbon).

Jaialdia eta lehiaketea sentsibilizazino kanpaina global baten barruan dagoz sartuta, eta, hain zuzen be, kanpaina horrek Euskadiko 40 udalerriren baino gehiagoren babesa dauka (bertan bizi da Euskadiko populazinoaren % 75 baino gehiago). Zemendiaren 25a dala-eta, Berdinsareak, Bardintasunaren Aldeko eta Emakumeakanako Indarkeriaren Kontrako Euskadiko Udalen Sareak, antolatu dauen bosgarren sentsibilizazino-kanpainea da. Aitatutako Sarea EUDELen barruan dago kokatuta, eta Emakundegaz eta Genero Indarkeriaren Biktimen Arretarako Zuzendaritzeagaz (Eusko Jaurlaritza) batera dinamizetan da.

Emakunderen Zuzendaria, María Silvestre; Genero Indarkeriaren Biktimen Arretarako Zuzendaritzearen (Eusko Jaurlaritza) Zuzendaria, Mariola Serrano, eta EUDELeko Elkarteburua, Jokin Bildarratz be izango dira epaimahaikide.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu