Artista gazteek hartuko dabe protagonismoa Musiketan jaialdian
2010-10-21 12:50 MusikeaUrriaren 24an hasi eta maiatzaren 29ra bitartean, hamahiru emonaldi izango dira danetara, danak domekaz, eta disko gitxi atara dituen artista gazteek hartuko dabe protagonismoa, Rory McLeod, Niamh Parsons edota Kirsty McGee, besteak beste.
Folketik abiatu eta blues, country, rock, jazz edota musika etnikora zabaltzen diran kontzertuak eskainiko ditu aurten 18. edizinoa beteko dauen Musiketan jaialdiak. Nobedade legez, kokaleku aldaketa izango dau ekimenak, Bilboko Kale Nagusiko BBK aretoan egingo baitira emonaldiak.
Urriaren 24an hasi eta maiatzaren 29ra bitartean, hamahiru emonaldi izango dira danetara, danak domekaz, eta disko gitxi atara dituen artista gazteek hartuko dabe protagonismoa, Rory McLeod, Niamh Parsons edota Kirsty McGee, besteak beste.
Coco Mbassi Kamerungo kantariak edegiko dau egitaraua, urriaren 24an, eta Afrikako musikea, jazza, gospela eta popa buztartuko ditu bere emonaldian.Egitarauari Netnakisum Vienako hirukoteak emongo deutso amaierea.
Hona hemen, egitaraua:
Coco Mbasi. Urriak 24.
Martin Lubenov. Zemendiak 7.
Katy Moffatt. Zemenediak 21.
Kirsty McGee. Abenduak 12.
Elliot Murphy. Urtarrilak 16.
June et Lula. Urtarrilak 30.
Steven Finn. Zezeilak 13.
K. C. McKanzie. Zezeilak 27.
Niamh Parsons. Martiak 20.
Lili Ster. Apirilak 3.
Chloe Lacan. Maiatzak 1.
Rory McLeod. Maiatzak 15.
Netnakisum. Maiatzak 29.
Kontzertu guztiak BBK aretoan izango dira, Bilboko Kale Nagusian, 20:00etan. Sarrerea: 8 euro.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!