'Hiri gorritik' izeneko poema-liburua kaleratu dau Serranok

Bizkaie! 2010-10-19 15:22   Kulturea

Uria da Asier Serranoren eremu naturala. Giro ustela darion uri kaotikoa ezagutzen dau, bertan bizi dan gizaki galtzaileak beste. Halanda be, autortzen dau biharamun hobe baten esperoan dagoala. Filosofia horri eutsita, Hiri gorritik izeneko poema-liburua kaleratu barri dau Serranok.

Uria da Asier Serranoren eremu naturala. Giro ustela darion uri kaotikoa ezagutzen dau, bertan bizi dan gizaki galtzaileak beste. Halanda be, autortzen dau biharamun hobe baten esperoan dagoala. Asier Serranok atzean itxi ditu gazte sasoiak, baita inprobisazinoa be; bere lanak programau eta kalkulau egiten ditu orain, helburu garbien bila. Bidea malkartsua subertetan jako askotan, izan be, zoriontasuna gorputzarentzat onuragarria dala jakin arren, bihozminak eta egonezak garatzen ditu adimena eta gogoa, eta poeteak, derrigor, joera horri eusten deutso. Filosofia horri eutsita, Hiri gorritik izeneko poema-liburua kaleratu barri dau Serranok.

Asier Serrano orain dala 35 urte sortu zan Eibarren. Egun, irakaslea da ofizioz; poesiarako bokazinoa noizkoa dauen ez dago zehazterik. 'Sentimentuak eta ideiak formato desbardinetan sartzea da nire lana; sorkuntzea interesetan jat, sortzeko momentu hori'. Horren lekuko dira, kanta ugaritarako sorturiko letra eta diskoez gan, Hoteleko kontuak (2001, Apokaliftin) eta Mari basajaunaren eremuan (2001, Txalaparta) narrazino liburuak; Eskuetan mapak (2007, Txalaparta) eta Erlojugilea (2009, Txalaparta) nobelak; Bada hiri gorri bat (1997, Elkar) eta Picassoren zaldia (2007, Elkar) poema liburuak. Bere mundu literarioa osotzen dabil Asier Serrano.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu