Amets Arzallusek eta Eneritz Zabaletak finalerako txartela eskuratu dabe Luhuson

Bizkaie! 2010-10-18 18:56   Bertsolaritzea

Datorren zapatuan izango da beste finalaurrekoa, Gabadin (Nafarroa Beherea), eta puntuen arabera jakingo dabe Odei Barrosok, Ekhi Erremundegik, Xumai Muruak eta Gillen Hiribarrenek finalean izango diran ala ez, izan be, bi finalaurrekoetako lehenengo biek eta puntuetan lau onenek kantauko dabe Donibane Lohizunen.

Astegoienean, Zuberoako, Lapurdiko eta Nafarroa Behereko Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoan, Luhuson (Lapurdi), maila ederra erakutsi eben bertsolari guztiek. Edozelan be, Amets Arzallus faboritoak ez eban hutsik egin eta berak irabazi eban saioa finalerako txartela eskuratuz. Ganerakoen artean, Eneritz Zabaletaren saioa be ederra izan zan eta bigarren sailkatuta, zemendiaren 13an, Donibane Lohizunen jokatuko dan finalean kantauko dau.

Datorren zapatuan, hilaren 23an, izango da beste finalaurrekoa, Gabadin (Nafarroa Beherea), eta puntuen arabera jakingo dabe Odei Barrosok, Ekhi Erremundegik, Xumai Muruak eta Gillen Hiribarrenek finalean izango diran ala ez, izan be, bi finalaurrekoetako lehenengo biek eta puntuetan lau onenek kantauko dabe Donibane Lohizunen.

Gabadiko saioa, arratsaldeko 17:00etan hasiko da Herriko gelan. Bertsolariak: Sustrari Colina, Miren Artetxe, Patxi Iriart, Ximun Cazaubon eta Joanes Etxebarria.


Luhusoko sailkapena

1.- Amets Arzallus 377
2.- Eneritz Zabaleta 345,5
3.- Odei Barroso 337
4.- Ekhi Erremundegi 316, 6
5.- Xumai Murua 305, 5
6.- Gillen Hiribarren 296

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu