Bizkaiko 39 udalerritako merkataritza-gunek emon dabe izena erakusleihoen lehiaketan
2007-12-12 14:46Bilboko Merkataritza Ganbereak antolatzen dauen Bizkaiko Erakusleihoen Lehiaketako 24. edizinoan 664 merkataritza-gunek parte hartu dabe, inoiz baino gehiago.
Barakaldo Antzokiak gospel doinuak hartuko ditu asteburuan
2007-12-12 14:25 MusikeaLehenengo emonaldia bariku honetan izango da, 20:00etatik aurrera, Joyful Gospel Choir taldeagaz. Hurrengo kontzertua domekan izango da, abenduak 16, 19:00etan hasita, Marlena Smalls & The Hallellujah Singers taldearen eskutik. Azken emonaldia, abenduaren 18an, Soweto Gospel Choir taldeak eskainiko dau.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalera 8.500 lagun hurreratzea espero dabe antolatzaileek
2007-12-12 11:30 BertsolaritzeaFinalerako sarrerak eguenera arte arte egongo dira eskuragarri ohiko saltokietan eta www.gpuntua.com webgunean.
Oreka Tx taldeak Dubain joko dau
2007-12-12 11:21 Euskaldunak munduanDubai International Film Festival izeneko jaialdian parte hartzeko konbit berezia jaso dau Oreka TX taldeak. Bertan, Nömadak Tx pelikula aurkezteaz gan, Harkaitz Martinez de San Vicente eta Igor Otxoa txalapartariek zuzeneko emonaldi berezia eskainiko dabe.
Euskal Pilotaren 2007-2010 Plan Estrategikoa onartu da
2007-12-12 11:09Euskal pilotaren egoerea hobetzeko asmoz, ondoko helburu zehatzak ezarri dira: Euskadin euskal piloteak bizi dauen egoerea zehaztu; datozen erronkak eta aukerak identifikau erantzunak emon ahal izateko; etorkizunerako estrategia parte-hartzailea sortu eta garatu; lan-ildo eta helburuak ezagutu; lan-ildo zehatzak gauzatzea ekarriko daben ekintza eta proiektuak diseinau.
Jaurlaritzeak ezohiko diru-laguntzinoak emongo ditu musika-arloa sustatzeko
2007-12-12 10:30 MusikeaKultura sailburuak aurkeztuta, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak danetara 27.000 euro banatuko ditu; Euskal Promotoreen Alkarteari 20.000 euro emongo deutsoz eta Euskal Herriko Diskoetxeen Alkarteari 7.000 euro.
Ken Zazpi puntaren puntan ‘Argiak’ diskoaren 15.000 kopia salduta
2007-12-12 10:27 MusikeaAmaitu barri dan Durangoko 42. Euskal Liburu eta Disko Azokan, Ken Zazpi taldearen ‘Argiak’ diskoa izan da izarra, bertan 5 egunetan, 3.500 diskotik gora saldu baitira, hau da, minutuko disko bat baino gehiago saldu dau taldeak.
‘Getxotik Mundura-Mundutik Getxora’ aste solidarioak 10 urte beteko ditu
2007-12-11 18:00Abenduaren 10etik 16ra bitartean hainbat ekitaldi izango dira udalerriko gune desbardinetan, ‘geurea bezelakoa ez dan errealidadea eta oso baldintza gogorretan bizi daben beste persona eta herrialdeen ganeko hausnarketea egiteko eta konpromisoa hartzeko helburuagaz’.
EAEk, Kataluniak eta Galiziak alkarlanean sustatuko dabe kulturea
2007-12-11 14:43Euskadiko, Kataluniako eta Galiziako Kultura sailburuek 'Konpostelako Adierazpena' sinatu dabe Santiagon. Adierazpenaren helburua 2008ari begira kultur ondarerari, arteari, kultur industriei eta kultura herrikoiari jagokezan gaietan alkarregaz lan egitea da.
Film laburrak izango dira ikusgai Donostiako Animatoon jaialdian
2007-12-11 14:20 BarriakAnimazinoko hiru film luze eta 18 labur emongo ditue bariku honetan hasi eta domekara bitartean Donostiako Animatoon jaialdian. Ekitaldia La crisis carnívora filmak zabalduko dau eta Free Jimmy lanak zarratu.
Pereza BECen izango da abenduaren 21ean
2007-12-11 13:30 MusikeaTaldeak Aproximaciones azken lana, bosgarrena, aurkeztuko dau Barakaldon, 21:00etatik aurrera. Taldeak 2001ean kaleratu eban lehenengo diskoa, Pereza izenekoa; 2003an, Algo para cantar; 2005ean, Animales; eta, 2006an Los amigos de los animales.
Jaurlaritzeak eta Topaguneak 'Mintzalaguna' bultzatzeko hitzarmena sinatu dabe
2007-12-11 10:34 Euskerea berbagai'Mintzalaguna' egitasmoa euskerea ikasten dabilenari laguntzinoa emateko sortutako ekimena da: euskera ikasle bi euskeraz berba egiten dakian borondatezko laguntzaile bategaz batzen dira astean behin, ikasleek euskeraz berba egiteko erraztasuna eta ohiturea hartzeko.
Nafarroako aurrekontuetan, ‘espektatibak ez dira bete’
2007-12-10 18:51 Euskerea berbagai‘Aurkeztu jakuzan aurrekontuak guztiz eskasak dira eta inondik inora ez dabe ahalbidetuko euskerearen normalizazinoan pauso sendoak emotea’, adierazo dau idazkari nagusiak, Xabier Mendigurenek.
Idazten laguntzeko CDa kaleratu dabe Bermeoko alkarte eta txokoentzako
2007-12-10 11:47 Euskerea berbagai'Geurien be bai' egitasmoaren barruan kaleratutako CDan, hainbat eredu jasoten dira: batzar-deiak, aktak, ziurtagiriak, zerrendak, esaldi erabilgarriak, txokoetako hileko erreserbak...
EHUko % 0,7 Funtsak ‘Munduaren beste aurpegia’ Zine Solidarioaren Astea antolatu dau
2007-12-10 11:45 BarriakEuskal Herriko Unibersidadeko (EHU) % 0,7 Funtsak ‘Munduaren beste aurpegia’ Zine Solidarioaren Astea antolatu dau, eta astelehenean, abenduak 10, hasiko da, 16:00etan, Leioako campuseko Liburutegi Nagusiko hitzaldi aretoan.
Jean-Louis Davant Iratzabalek jasoko dau ‘Agusti Xaho Saria 2007’
2007-12-10 10:45 sariak-autortzakIdazle, euskaltzain oso eta euskera urgazle honek, datorren abenduaren 15ean jasoko dau saria, Atharratzen, Zuberoan egin behar dan sari banaketan.
‘Koblakari’ topaketeak nazinoarteko 800 artista inguru batuko ditu Bilbon
2007-12-05 14:04Koblakari, malabarista eta zirku artisten topaketeak Bilboko Errekalde auzoa izango dau eszenatoki, Euskal Herri osotik, Estaduko automomia erkidego desbardinetatik eta Argentina, Txile, Frantzia eta Italiatik etorritako 800 artista ingururentzat.
Euskadi Literatur Sariak’07 banatu ditue bart Gasteizen
2007-12-05 10:36 sariak-autortzakMiren Agur Meabek, Juan Basek eta Fernando Reyk Juan Jose Ibarretxe lehendakariaren eskutik jaso eben bart Mari Puri Herreroren ‘Idazle zuhaitza’ eskulturea
Kondaira.com, historia gaiak sarean
2007-12-04 14:41Udako Euskal Unibertsitateko (UEU) Historia Sailak Kondaria.com (www.kondaira.com) historia arloko aldizkari elektronikoaren 2007. urteari jagokon alea kaleratu dau, orain arteko seigarrena.
Gabonetako akuarela-erakusketea izango da Bilbon
2007-12-04 13:41Euskal Akuarelisten Alkarteak antolatutako erakusketea abenduaren 21etik 31ra bitartean egongo da zabalik Juan Ajuriaguerra kaleko 16 zenbakian dagoan Akros Galerian.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...