Vomitok 'En la Zona Zero' diskoa aurkeztu dau Bilbon

Bizkaie! 2010-10-28 12:18   Musikea

Vomito taldearen disko barriko kantuak zuzenean entzuteko, hitzordu bi azpimarratuko doguz: zemendiaren 5ean, Donostiako Doka Antzokian eta zemendiaren 6an, Bilbon Zorrozako Gaztetxean.

En la Zona Zero izenburuaren harira Vomitoko taldekideek adierazo dabe izenburu kontzeptualak gustetan jakezala eta aurreko lanetako tituluakaz zeozelako batasuna dauela, 'bizi izan dogunagaz lotura zuzena dauka baina ez dogu politikarik egiten, gainera, bitxia emon arren amodiozko kantua da'.

Talde gipuzkoarra 1984 urtean sortu zan punkaren itzalpean eta Vomito (Discos Suicidas 1987); A un paso de la locura (Discos Suicidas 1990); El ejercicio del crimen (LP eta VHS bideoa- Discos Suicidas 1993); La circulacion en el laberinto (Discos Suicidas 1995), Siempre fue terror (LP bildumea - Puzkarra Records 2008); eta igazko Muerte o gloria (Brixton Records 2009) eta Regreso a la escena del crimen (EP - Potencial Hardcore 2009) lako diskoak plazaratu ditue. Claus abeslariaren berbetan, azken bi horreen haritik dator lan barria.


Vomito taldearen zuzenekoak

Zemendiaren 5ean, Donostiako Doka Antzokian.
Zemendiaren 6an, Bilbon Zorrozako Gaztetxean.
Zemendiaren 12an, Bartzelonako KGBn.
Zemendiaren 13an, Zaragozako Ultimatumen.
Zemendiaren 19an, Madrileko Gruta 77-n.
Zemendiaren 20an, Lleidako Local Socialen.
Zemendiaren 26an, Vigoko Fabrica de Chocolaten.
Zemendiaren 27an, Santanderreko RockBeer New aretoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu