Euskadiko Soinuak Womex nazinoarte mailako azokan izango da Copenhagen
2010-10-27 12:24 MusikeaEuskadiko Soinuak bertako musikariak euskal aretoetan jotera bideratuta dagoan Zuzen-Zuzenean kanpainan bete-betean sartuta badabil be, ezin ditu kanpora begirako ekimenak ahaztu eta Womex nazinoarte mailako azokan izango da Copenhagen (Danimarka) urriaren 27tik 31ra bitartean.
Euskadiko Soinuak bertako musikariak euskal aretoetan jotera bideratuta dagoan Zuzen-Zuzenean kanpainan bete-betean sartuta badabil be, ezin ditu kanpora begirako ekimenak ahaztu eta Womex nazinoarte mailako azokan izango da Copenhagen (Danimarka) urriaren 27tik 31ra bitartean.
Womex azoka world music edo munduko musikak deritxanean espezializauta dago eta aparteko aukerea da Euskal Herriko sustraidun musikak edo sustraiak egungo musikeagaz buztartzen dituen proposamenak aurkezteko.
Euskadiko Soinuak-ek, Euskadin sortzen dan musikea zabaltzera eta indartzera bideratutako Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren programak, stand amankomun bategaz parte hartuko dau bertaratzen diran Euskadiko enpresek munduko beste profesionalakaz alkartruke zuzenak ahalbidetzeko aukerea zabalduz.
Aurten, Baga-Biga, Gaztelupeko Hotsak, Errabal, Syntorama, GinTonic, Txalap.art eta Bidasoa Folk-en ordezkariak hurreratuko dira azokara, baita Euprel, Kultura Live eta Eme -promotoreen, musika aretoen eta diskoetxeen- sektore alkarteak diranen ordezkariak be. Womexen edizino honetara Euskadiko Soinuak-ek promozino materiala eroango dau hemengo musika eta musika industriako enpresak ezagutzera emoteko, besteak beste, Euskadiko Musikearen Gidea, Euskadin produzidutako world music estiloko taldeen kantuez osatutako posterra eta bertara hurreratuko diran enpresen materiala be banatuko dira.
Barikuan, urriak 29, eguerdi partean, azokako beste profesionalak hurreratzeko, Euskadiko Soinuaken aurkezpen-luntxa egingo da eta konbidau legez Korrontzi taldeko Agus Barandiaranek trikitixea hartu eta kontzertua eskainiko dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!