Ken Zazpi taldeak Ortzemugak begietan lan barria aurkeztu dau

Bizkaie! 2010-10-28 15:51   Musikea

Ken Zazpiren Ortzemugak begietan disko barriaren zuzeneko aurkezpena zemendiaren 4an izango da Durangoko Plateruena Kafe Antzokian. Zemendiaren 12an, Bilboko Euskalduna Jauregian joko dabe eta 2011ko urtarrilaren 8an, Donostiako Kursaal Auditorioan.

Bizkaitarren lan barria, Ortzemugak begietan izenburukoa 'disko berezia da. Batetik, aurreko diskoetako esentziak jasoten ditu; Ken Zazpi taldeak berezko dituan estilo eta ezaugarri musikaletan ahalegin aparta jarri dau. Bestetik, zeruertzaren (ortzemuga) metaforea erabiliz, itxaropen eta ilusinozko mundu argi batera hurreratzen gaitu, harek gure begietan bizitza barri baten irudipena isla daian. Diskoa entzundakoan, azkenean, zeruertz (ortzemuga) infinituaren aurrean baino izaten ez diran askatasun sentsazinoak sortzen jakuz barru-barrutik, bizkortasunaren, energiaren eta baikortasunaren ortzadarraz tindaturik', Elkar diskoetxeko Anjel Valdesek adierazo dauenez.

2007an argitaratutako Argiak diskoaren modura, oraingo honetan be Rafa Sardinaren presentzia ezinbestekoa izan da diskoak dauen soinu orekatua eta dinamikoa lortzeko. Sardina jn.aren ardurea izan da diskoaren produkzinoa eta grabazinoa Los Angelesen daukan After Hours estudioetan.

1996ko udagoienean Ken Zazpi taldea sortu zanetik, Bi eta bat kanta argitaratu eben bilduma batean (Aurtengo gorakada) eta gero etorri dira besteak 2001: Atzo da bihar (CD); 2003: Bidean (CD); 2005: Gelditu denbora (CD); 2007: Argiak (CD); 2009: Ken Zazpi urtez zuzenean (CD/DVD) eta
2010: Ortzemugak begietan (CD)


Ken Zazpi zuzenean

2010-12-04 Durango (Bizkaia), Plateruena Kafe Antzokian, 22:30ean.
2010-12-22 Bilbo (Bizkaia), Euskalduna Jauregian, 20:00etan.
2011-01-08 Donostia (Gipuzkoa), Kursaal Auditorioan, 20:00etan

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu