Bilbo Zaharrean euskeraz jardungo dauen LHko ikastegi bat 1,5 miloe eurogaz lagunduko dau BFAk
2007-12-18 18:25 Euskerea berbagaiLangileen prestakuntza prozesuetan euskerea sartzea, bai eta enplegurako prestakuntzan eta enpresen sorkuntzan be, eta hezkuntza-sistemearen barruan persona euskaldun ekintzailearen kontzeptua sartzea dagoz helburuen artean.
Etorkinen Nazinoarteko Egunak herrialdeetako garapenari egiten deutsien ekarpena balorau gura dau
2007-12-18 17:12Getxoko Udalak beste urte batez, abenduaren 18an ospatzen dan Etorkinen Nazinoarteko Egunagaz bat egingo dau, ‘tolerantzia eta mundu osoko herrialdeen garapenean parte hartzeko etorkin guztiek eskaintzen dabena eta egiten daben ekarpena autortzeko eta baloretako eta kulturen arteko komunikazinoa errazteko’.
Antzerki klasikoa eta fusino musikea Bilboko Artelan Berreginen Museoan
2007-12-18 14:52Ekimen honen bidez, museoak sendotu egin dau bere alderdi pedagokiko eta kulturala, egun kokatuta dagoan Bilbo Zaharra auzoaren garrantzi handiko eragile sozio-kultural bihurtzen daben jarduerak antolatuz.
Laurehun eskola-umek parte hartuko dabe ‘Kirol Campusak euskeraz’ ekimenean
2007-12-18 14:26 Euskerea berbagaiKirola, aisialdia eta euskerea batera gozetako helburuagaz, 400 gaztetxuk parte hartuko dabe abenduaren 26an eta 27an eta urtarrilaren 2an eta 3an egingo diran ‘Kirol Campusak euskeraz’ ekimenean
‘El orfanato' eta 'Las trece rosas', Goya sarietarako faborito
2007-12-18 10:54 Barriak‘El orfanato’ eta ‘Las trece rosas’ filmak dira Goya sarien XXII. edizinorako faboritoak, danetara, hamalau izendapen jasota. Horreekaz batera, ‘La Soledad’ eta ‘Siete mesas de billar francés’ filmak lehiatuko dira pelikularik onenaren saria irabazteko. Sari banaketa gala zezeilaren 3an izango da.
‘Bikain’ euskerearen kalidade ziurtagiri publikoak euskerearen normalizazinoa egiaztatuko dau
2007-12-18 10:35 Euskerea berbagai’Bikain’ Euskerearen Kalidade Ziurtagiriaren helburua da Euskadiko esparru sozio-ekonomikoko erakundeek garatutako hizkuntza-normalkuntzako prozesuek izan daben garapen-maila egiaztatu eta autortzea.
The Pub Ibiltaria sarean honezkero
2007-12-17 18:52www.thepubibiltaria.com helbidean, Oskorrik urteetan zehar berreskuratu dituan abesti guztiak dagoz eskuragarri. The Pub Ibiltariaren proiektuan berreskuratu diran abesti bakotxaren eta guztien partiturak, letrak eta midi artxiboak eskuratu daitekez.
Euskaltzaindiaren eta BBKren Literatur Sariak 2007 banatu ditue
2007-12-17 16:50 sariak-autortzakTxomin Agirre eleberri- edo nobela-saria emon barik geratu da. Toribio Altzaga antzerki-saria Pablo Barriok eskuratu dau 'Kontrako bidean' izeneko lanagaz. Felipe Arrese Beitia olerki-saria Karmele Igartuaren 'Hitzak orbainetan' lanarentzat izan da. Azkenik, Mikel Zarate saio-saria Julen Arriolabengoaren 'Euskara Ibarguen-Cachopin kronikan' lanak irabazi dau.
Postal Literarioak ekimena aurkeztuko dabe Galdakaon
2007-12-17 14:18 KultureaGaltzagorri alkarteak eta Galdakaoko Udalak alkarlanean antolatu daben Postal Literarioak ekimena aurkeztuko dabe eguaztenean, abenduak 19, Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxean. Postalen testuak Yolanda Arrietak idatzi ditu, ilustrazinoa Aitziber Alonsok egin dau eta maketazinoa Allende Arnaizek.
Aitor Mendiluzek irabazi dau Gipuzkoako Bertsolari Txapelketea
2007-12-17 10:33 BertsolaritzeaBeñat Gaztelumendi donostiarra izan da txapelketako ezustea. Hogei urteko gaztea bigarren sailkatu zan. Atzetik, Jon Martin izan zan hirugarren, Jon Maia laugarren, Jexux Mari Irazu bosgarren, Aitor Sarriegi seigarren, Unai Agirre zazpigarren eta Iker Zubeldia zortzigarren.
Bruce Springsteen Donostian zuzenean 2008ko garagarrilaren 15ean
2007-12-14 15:57 MusikeaSarrerak datorren abenduaren 21an, goizeko 10:00etatik aurrera jarriko dira salgai Tick Tack Ticket -en, telefonoz eta baita internet bidez be.
Antolatzaileek azaldu dabenez, sarrerek 75, 71 eta 61 euroko salneurria izango dabe. Gainera, personako gehienez 6 sarrera erosi ahal izango dira.
Bilboko XXV. Artisautza Feria, abenduaren 19tik urtarrilaren 6ra
2007-12-14 15:00Danetara, 50 artisau izango dira, gehienak bizkaitarrak (20) baina Andaluziatik, Arabatik, Aragoitik (5), Asturiasetik (2), Kataluiniatik (3), Kantabriatik (2), Gaztela-Mantxatik (4), Gaztela-Leon, Galizia (5), Madriletik, Valentziatik eta Frantziatik (2) be etorriko dira.
'Zine gehiago+Euskera gehiago', euskerazko filmak sustatzeko ekimena
2007-12-14 10:25 BarriakEusko Jaurlaritzako Kultura sailak 'Zine gehiago+Euskera gehiago' egitasmoa jarri dau martxan, euskerazko filmak DVD euskarrian eta zirkuitu komertzialetan txertatzeko asmoz. Ekimenaren aurkezpena Bilbon egin dabe Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak eta Andoni Ortuzar EiTBko zuzendari nagusiak.
Artelanen prebentzinoa eta kontserbazinoa aztertzeko mintegia Guggenheim-en
2007-12-13 17:14Guggenheim Bilbao Museoak, Espainiako IIC taldeagaz alkarlanean, artelanen prebentzinoa eta kontserbazinoa aztertuko dauen mintegia antolatu dau biharko, abenduak 14, nazioartean oso ezagunak diran adituakaz.
Xabier Azanza izentau dabe Euskerearen Nafar Institutuko zuzendari
2007-12-13 17:04 Euskerea berbagaiOrain arte Nafarroako Ikastolen alkarteko burua izan da Azanza. Nafarrako Gobernuko Hezkuntza kontseilariagaz egindako aurkezpenean, indarrean dagoan Euskerearen Legearen esanetara lan egingo dauela esan dau.
Ike Turner blues eta rock izarra hil da
2007-12-13 13:30 MusikeaTina Turner abeslariaren senar ohia eta blues eta rock musikearen aitzindaritzat hartzen dan artistea martitzenean hil zan Kalifornian, 76 urte zituala Thrill Entertainment Group konpainiak jakinarazo dauenez.
Shanghaiko Euskal Etxeko bloga erabilgarri dago
2007-12-13 12:08Urtean zehar antolatu diran hainbat ekimeni buruzko informazinoa topauko dau bisitariak (http://blog.chinaeuskaletxea.info) blogean. Dana dala, danen artean, Txinari buruzko informazinoa eta bizipenak alkarbanatzea da Euskal Etxeko blogaren helburua. Blog-a, web orriaren (www.chinaeuskaletxea.com) gehigarri izatea da asmoa.
Ardaoa euskeraz probau gura?
2007-12-13 11:35 Euskerea berbagaiEuskerearen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Euskal Herriko hamabi ardandegi esanguratsuren euskerearen egoerea aztertu dau, euren ardao botilen etiketak eta webgunea izan ditu aztergai hain zuzen be.
Igaz baino 9 saltoki gehiago aurten Bilboko Santo Tomas Azokan
2007-12-12 18:20 Danetara, 275 stand izango dira Plaza Barrian eta ArenaleanGabon giroko Santo Tomas Azokan, aurten nasaiago ibiliko dira bisitariak eta saltzaileak, izan be, Arenaleko aparkalekuaren obrak amaituta, igaz baino 5000 metro koadro gehiagotan jarriko ditue salmenta tokiak.
Labayruk eta Jaurlaritzeak lankidetza-hitzarmena barriztau dabe
2007-12-12 14:59 Euskerea berbagaiEusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak eta Labayru Ikastegiak 2000. urtetik eben lankidetza-hitzarmena barriztau eta zabaldu dabe gaur goizean Bilbon, euskera sustatu eta bizkaierea normalizetako helburuagaz.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...