Uberan.org, berbak berbagai izango dituan ataria

Bizkaie! 2010-11-04 10:52

Uxue Alberdi eta Oier Guillan idazle eta kazetariek Hitzen uberan webgunea sortu dabe. Literaturea izango dau berbagai atari barriak, sortzaileen esanetan, 'liburuetan ez eze, literaturea erakusketatan, berbaldietan, kantetan, errezitaldietan, iragarkietan, telesailetan eta beste mila lekutan be' badago. Leku horreetara ailegetako amesa daukie www.uberan.org helbidean.

Webgunea EIE Euskal Idazleen Alkartearen babesean sortu dabe eta, kolaboratzaileen artean, Antton Alberdi, diseinuaren egilea; eta Idoia Beratarbide, irudien egilea dagoz, besteak beste. Ganera, idazleak, editoreak, ilustratzaileak, sareko komunikazinoetako adituak eta beste hainbat profesionalen aholkuak erabiliko ditue ekimenari formea emoteko. 'Literatura bizitzeko modu asko daude, eta webgune honetan kajoi guztiak zabaltzea bilatzen dugu; eta kajoi desbardinetan dagozanak hartu-emonetan jartzea, ahal dan neurrian'.

Hiru ardatz nagusi izango ditu webguneak: eduki sortzaileak eta albisteak; biltegia; eta ipar orratza. Eduki sortzaileak eta albisteak webgunearen arduradunek eta erregistrautako erabiltzaileek sareratutakoak izango dira; biltegiari jagokonez, Gatzetan gordeak atalean Testuketan irratsaioko alkarrizketa eta kolaborazio guztien audioak jaso ditue, alkarrizketa eta erreportajeak gordeteko; hirugarren ardatzean, ipar orratzarenean, beste komunikabideetan literaturearen inguruan agertzen dan guztiaren barri emongo dabe. Horrezaz ganera, astero alkarrizketa edo erreportaje bat eskainiko dau webguneak.

Ardatz horreetan oinarrituta, Kaia, Aingura hegodunak, Periskopioa, Nabigazio-karta, Gatzetan gordeak, Kofradia, Amuak eta Sarea izeneko atalak be topau ahal izango ditu erabiltzaileak. Eginbehar bakarra, beraz, nabigetan hastea da.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu