Kultura bonoak barriro eskuragai
2010-11-04 12:00 kulturbizEusko Jaularitzako Kultura Sailak bigarren urtez eskainiko ditu kultura bonoak. Liburuak edo musika-euskarriak erosteko, edo museo eta zuzeneko ikuskizunetan edo bestelako ekitaldietarako sarrerak erosteko balio dau bono horrek.
Eusko Jaularitzako Kultura Sailak bigarren urtez eskainiko ditu kultura bonoak. Liburuak edo musika-euskarriak erosteko, edo museo eta zuzeneko ikuskizunetan edo bestelako ekitaldietarako sarrerak erosteko balio dau bono horrek.
Igaz legez, kultura merkadua bultzatzeko 25 euroko bonoa jarriko da salgai. Agiri horregaz, atxikita dagozan denda, museo edo antzokietan 40 euroko gastua egin ahal izango dau bonoaren jaubeak eta, beraz, 15 euroko aldea Eusko Jaularitzeak ordainduko dau.
Bonoa txartelagaz erosi beharko da, eta txartel bakotxeko bono bakarra eskuratu ahal izango da. Abenduaren 13an jarriko dira salgai, eta 2011ko urtarrilaren 20ra bitartean erabili ahal izango dira.
Kanpaina honetan 780.000 euro gastauko ditu Jaularitzeak. Beraz, 52.000 bono atarako dira merkadura.
Merkataritza-establezimenduak Kultura Bonoa programeari atxikitzeko epea 2010eko zemendiaren 17an hasiko da, eta 2010eko abenduaren 3an amaitu (biak barne). Programeari atxikitako establezimentuek jasoten dituen bonoak dirutan trukatu ahal izango ditue, aukeratzen dan finantza-entidadean, 2010eko abenduaren 14tik 2011ko urtarrilaren 31ra bitartean. Behin epea igarota, bonoak ezin izango dira dirutan trukatu entidade kolaboratzaileetan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!