II. Kantuaren Kantoia zemendiaren 4tik 25era Durangon

Bizkaie! 2010-11-03 17:49   Musikea
II. Kantuaren Kantoiaren egitaraua:

-Zemendiak 4: Imanol Ubeda (Bide Ertzean, Deabruak Teilatuetan).
- Zemendiak 11: Aiora Renteria (Zea Mays).
- Zemendiak 18: Rafa Rueda.
- Zemendiak 25: Xabi Bandini (Kerobia).

Berbaldi musikatuen zikloa da Kantuaren Kantoia eta igazko edizinoaren arrakastea ikusirik, aurten egitarau potoloa atondu dabe antolatzaileek. Jonan Hernandez kazetari eta musikariak gidatuko ditu aurten be zemendiko eguenetan izango diran berbaldi musikatuok. Berbaldi musikatuak zer diran? Jonanek kasuan kasuko protagonistearen ibilbide artistiko eta sorkuntzazkoan gidatuko gaitu, esperientziak, pasadizoak, hausnarketak eta kantuak tartekatuz. Hori hasiera batean pentsauta dagoana da, baina emoitzearen barri jakiteko Durangoko Plateruena Kafe Antzokira urreratu beharko dozue zemendiko eguenetan.


II. Kantuaren Kantoiaren egitaraua:

-Zemendiak 4: Imanol Ubeda (Bide Ertzean, Deabruak Teilatuetan).
- Zemendiak 11: Aiora Renteria (Zea Mays).
- Zemendiak 18: Rafa Rueda.
- Zemendiak 25: Xabi Bandini (Kerobia)

Bertaratzerik ez daukazuenok emonaldi guztiak Plateruenaren blog honetan bertan streaming bitartez zuzenean jarraitzeko aukerea izango dozue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu