Kultura-enpresen proiektu barritzaileentzat laguntza-lerro barria hasi dau Eusko Jaurlaritzeak
2010-11-03 17:38 kulturbizLaguntzen helburua 2010. urtean gauzatutako edo proiektautako egitasmoak dira, bai banaka bai talde batean onuradun izan nahi dauen enpresa bakotxak aurrez egindako gogoeta estrategikoaren esparruan kokatuta. Betebehar horren arrazoia da bermatzea laguntzen jasotzaile diran enpresek jada kokagune proaktiboa erakustea ingurune digital barrietan.
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Kultura 2.0 izeneko diru-laguntzen lerro barrirako deialdia egin dau, hau da, kultura-industrien barrikuntza teknologikorako programea, 262.500 euroko aurrekontuagaz. Laguntzen helburua 2010. urtean gauzatutako edo proiektautako egitasmoak dira, bai banaka bai talde batean onuradun izan nahi dauen enpresa bakotxak aurrez egindako gogoeta estrategikoaren esparruan kokatuta. Betebehar horren arrazoia da bermatzea laguntzen jasotzaile diran enpresek jada kokagune proaktiboa erakustea ingurune digital barrietan.
Musikearen, ikus-entzunezkoen eta liburuen alorretako enpresakaz, sortzaileakaz eta erabiltzaileakaz hainbat hilebetetan zehar alkarlanean jardun ondoren, eta Euskadi Informazino Gizartean Planaren laguntzinoagaz, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko Zuzendaritzeak laguntza-multzo bat jarri dau abian -eta datozen urteotan be indarrean egongo dira-, enpresen kokagunea hobetzeko ingurune digital barrietan, hau da, lehiakortasunaren hobekuntzarako ekintza espezifikoen bitartez, barrikuntza eta nazinoartekotzearen bidez, eta merkatu barrien dibertsifikazinoaren eta bilaketearen bidez. Programearen hasierako zuzkidurea 262.500 eurokoa da.
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailetik adierazo dabenez, proposamen hau beste ildo batzuen esparruan kokatzen da: kultura-baliabideen mapa bat formatu digitalean lantzeko egitasmoa, formatu eta euskarrien bilakaereari buruzko azterketa eta jarraipena, eta kultur eragileei zuzendutako prestakuntza-ekintzak.
Kulturearen Euskal Behatokiak koordinau dauen aurrelanean 40 personak parte hartu dabe, prozesu honegaz loturiko sektore bakotxaren balio-katea ordezkatzen dabenek.
Horren guztiaren ondorioz, bost proposamen mamitu dira, eta Kultura Saila dagoeneko hasia da horreetan lan egiten: Kulturearen alorreko digitalizazinoaren mapa arrazoizko bat lantzea eta bultzatzea; euskal kulturearen sorkuntzea zaintzeko, merkaturatzeko eta zabaltzeko plataforma bateratua zehaztea eta eratzea; kultura-sektorearentzako laguntza-lerroak indartzea; prestakuntzarako ekimenak bultzatzea, sektoreari eta herritarrei begira; irakurketearen eta liburuaren inguruko plan eta ikerketa kualitatiboak.
Laguntzen eskatzaileak banakako enpresak edo taldeka batutakoak izan daitekez, betibe enpresa txiki eta ertainak badira eta kultura-ondasunak produzidu, banatu edota merkaturatzea helburu nagusi badabe.
Alde horretatik, Kultura Sailak proposatutako Kulturen aldeko Herritartasun Kontratuaren zirriborroak batzen dituan lerro estrategikoen artean Barrikuntzea eta lehiakortasuna sustatu izenekoa dago; horretan, 11 zeharkako ekintza eta 19 sektorekako ekintza proposatzen dira, momentu honetan eragileak aztertzen dabilzanak. Kulturen aldeko Herritartasun Kontratuak Kulturearen Euskal Kontseiluaren onespena jaso behar dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!