IX. Nazinoarteko Trikitixa Jaialdia datorren zapatuan getxon
2010-11-03 14:43 MusikeaAurten gure artean izango dira: Filippo Gambetta eta Claudio de Angeli (Italia); Blai Casals eta Manu Sabaté (Katalunia); Imosima (Bretainia); eta Mirari Azkune eta Aitziber Otegi; Xabi Aburruzaga eta Jose Urrejola; eta Kupela taldea (Euskal Herria).
Euskal Herriko Trikitixa Alkartearen ekimenez, aurtengo hitzorduak bi izango dira: bata zemendiaren 6an, zapatuan izango da, Bizkaian, Areetako Andres Isasi Musika Eskolan (Getxo), arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Bertan Italia, Catalunya, Bretainia eta Euskal Herriko musikariakaz gozetako aukerea izango da.
Bigarren hitzordua Gipuzkoan, Tolosan izango da barikuan, zemendiaren 5ean, Leidor antzokian, gaueko 22:00etatik aurrera.
Parte-hartzaileak ondokoak dira:
- Filippo Gambetta eta Claudio de Angeli (Italia).
- Blai Casals eta Manu Sabaté (Katalunia).
- Imosima (Bretainia).
- Mirari Azkune eta Aitziber Otegi; Xabi Aburruzaga eta Jose Urrejola; eta Kupela taldea (Euskal Herria).
Mikel Martinez eta Patxo Telleria aktoreek aurkeztuko ditue saioak. Ondoren, urtero legez, Trikisession-a izango da Getxon, Areetako Glass tabernan.
Sarrerak urriaren 25etik dagoz salgai, Getxoko Kultur Etxea eta BBKren bitartez (6 euro).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!