DAR taldeak 'Unas pocas monedas' CD barria aurkeztu dau Bilbon
2010-11-03 17:18 MusikeaDisko honetan estilo aniztasuna dago, bai musikearen aldetik, izan be, rock, punk, ska edo hardcore doinuak jorratzen dituelako, bai hitzen aldetik, askotariko gaiak lantzen dituelako.
MusikHerria herri diskoetxetaren eskutik, Bilboko Gatazka gunean aurkeztu dabe gaur Dar (Dale ke Aun Respira) taldearen Unas pocas monedas disko barria. Disko honetan estilo aniztasuna dago, bai musikearen aldetik, izan be, rock, punk, ska edo hardcore doinuak jorratzen dituelako, bai hitzen aldetik, askotariko gaiak lantzen dituelako: errealidade ekonomiakoari buruz, Euskal Herriko gatazka politikoari buruz, emakumeek sufriduten daben biolentziaz edo ekologiari buruz, hau da, euren inguruan ikusten dabenaz.
Taldearen erreferentziak oso desberdinak eta anitzak dira, baina DAR taldekoek nahiago dabe entzuleek diskoa entzun eta eretxia emotea.
Diskoaren diseinua Ritxi eta Ines lagunek landu dabe Unairen laguntzaz.
Diskoaren zuzeneko aurkezpenak:
- Zemendiak 6, zapatua, Getxon, Algortako Txorimalo Gaztetxean.
- Zemendiak 27, zapatua, Laudioko Gaztetxean.
Dale ke Aun Respira (DAR) taldearen ibilbidea
2006-2007 urte bitartean Patada en la Papada eta Oi! Kobras musika taldeak desegin ziran (gaur egun Patada en la Papadak eskenatokietan jarraitzen dau). Gauzak holan, bi taldeetako hainbat kide alkartu eta proiektu barri bat jarri eben martxan: Dale ke Aun Respira (DAR). Baina beste gitarra baten faltea ikusirik, bila hasi eta Iker topau eben. Beraz momentuan taldea Fede (ahotsa), Aitor (gitarra), Iker (gitarra), Ibai (baxua) eta Alexek (bateria) osotu eben.
Edozelan be, taldeak egitura horregaz oso gitxi iraun eban, izan be, Alexek alde egin behar izan eban beste proiektu batzuk abian jarteko. Ondorioz, Natali (Ovarios Varios eta Okupando Rom@) eurekaz ibili zan entseatzen mesedea egitearren, Llagu topau arte. Beraz, bateria barriagaz taldea finkatu eta 4 abestiz osoturiko lehenengo maketea kaleratu eben.
2008ko udan, Aitorrek denporaldi labur baterako taldea ixteko erabagia hartu eban eta Llaguk be taldea itxi eban beste proiektu batzuetan sartzeko. Ondoren, Aitor bueltan zalarik, Nataligaz jarri ziran barriro hartu-emonetan bigarren ahotsean eta perkusinoan jarduteko. Eta bateriari jagokonez,
bila ibili ostean, Andoni (Kosetxa Propia) topau eben 2008ko amaiera aldean.
Beraz, gaur egun, Dale ke Aun Respira taldea dira: Aitor (gitarra eta koroak), Ibai (baxua eta koroak), Iker (gitarra eta koroak), Andoni (bateria), Natali (ahotsa eta perkusinoa) eta Fede (ahotsa).
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!