SMS Bero-beroen III. Lehiaketea egingo da zezeilaren 1etik 10era Enkarterrin
2008-01-23 14:47Enkarterriko Mankomunidadeko eta Balmasedako Udaleko Euskera zerbitzuek SMS Bero-beroen III. Lehiaketea antolatu dabe zezeilaren 1etik 10era bitartean. Sariketan parte hartzeko mezuak 688 666 288 telefonora bialdu beharko dira epe horretan.
Heath Ledger, 'Brokeback Mountain' filmeko protagonistetako bat hil da, 28 urtegaz
2008-01-23 14:14 BarriakPoliziak aktoreak Manhattanen (New York, AEB) eukan apartamentuan topau dau hilda. Hasierako hipotesien arabera, bere buruaz beste egin du aktoreak edo, bestela, gaindosiak jota hil da. Izan be, botikak topatu ditue gorputik hur.
Kirmen Uribek Jesus Mari Lazkanoren margolan baten ganeko istorioa kontauko dau Artiumen
2008-01-23 11:15Kirmen Uribe idazle ondarrutarrak Jesus Mari Lazkano pintore bergararraren 'Ascensor de Begoña' margolana aukeratu dau gaur, 20:00etan hasita eta sarrerea dobanekoa dala, Gasteizko Artium Museoak antolatzen dauen 'Arterako Hitzak' ekitaldian parte hartzeko.
Jose Inazio Basterretxeak irabazi dau nobela laburren Augustin Zubikarai lehiaketea
2008-01-23 10:40 sariak-autortzakIrakasle eta idazle galdakoztarrak Mandatariaren gerra lanagaz irabazi dau 5.000 euroko saria. Elkar argitaletxeak udabarrian kaleratuko dau liburua.
Lekeitioko emakumeek herriko jatorrizko 28 errezetagaz osotutako liburua aurkeztu dau Udalak
2008-01-23 10:32 Jan edanak‘Lapikokuak, Zartainekuak eta Postriak. Lekeitioko Errezetak’ izenburuko liburuak Lekeitioko jatorrizko 28 errezeta berezienetakoak, honeek preparetako jarraibideak eta argazkiak batzen ditu.
Bardem, bigarrenez, Oscarretarako hautagai
2008-01-23 09:49 BarriakJavier Bardem aktore espainiarrak bigarren mailako aktore onenaren saria jaso leike No Country for Old Men filman egiten dauen hiltzaile lanagaitik.
Alberto Iglesias musikari donostiarra be bigarrenez izentau dabe Oscar sarietarako. The Kite Runner filmerako egin dauen soinu bandeagaitik jaso dau izentapena.
Bertso Eguna’08 Donostian, urtarrilaren 26an
2008-01-22 17:13 BertsolaritzeaAurtengo Bertso Egunerako aukeratutako gaia definiduten erraza ez bada be, bertsolaritzeari eta bertsogintzeari lotuta dagozan zenbait kontzepturen eta egungo sorkuntza globalean be eztabaidagai diran zenbaiten inguruan izatea da proposamena.
XX. mendeko 63 artelan batzen dituan erakusketa pribadua ikusgai Bilbon
2008-01-22 13:38 KultureaAurten, Bilboko Arte Eder Museoak 100 urte beteten ditu eta hori ospatzeko lehenengo erakusketea honezkero ikusgai dago: 'XX. Mendeko Artea'. Martiaren 2ra arte izango da zabalik.
Euskerazko lau lan aurkeztu dira Haur eta Gazte Literaturako Edebé Sariketara
2008-01-22 11:07Martxan dago Haur eta Gazte Literaturako Edebé Sariketako 16. edizinoa 198 lehiakidegaz. Irabazleen izenak bihar, eguaztena, jakinarazoko ditue, Bartzelonan. Katalanez (50), gaztelaniaz (140), galizieraz (4) eta euskeraz (4) idatzita dagoz Haur Literaturan aurkeztutako lanak. Gazte Literaturan 84 lan aurkeztu ditue.
Gary Lucas gitarristeak kontzertu bi eskainiko ditu Bizkaian zezeilaren hasieran
2008-01-21 17:55 MusikeaLehenengo emonaldia Markinako Uhagon kulturgunean izango da, zezeilaren 1ean; egun bi geroago, zezeilaren 3an, Bilboko Euskalduna Jauregian joko dau.
EAEn, 2007an selektibidadera aurkeztutako ikasleen % 94k gainditu eban
2008-01-21 14:20Euskal Autonomia Erkidegoan, 9.409 gazte matrikulau ziran unibersidadera sartzeko azterketetan 2007an, Eustaten datuen arabera. Azterketak 8.817 lagunek gainditu zituen, hau da, % 94k, eta batez besteko nota 6,7koa izan zan.
Enkarterrietako Museoak 13.270 bisitari izan zituan igaz
2008-01-21 14:19Museoak, orain dala 13 urte zabaldu zanetik, bigarren bisitari kopururik handiena izan eban igaz. Abellanedako Batzarretxean dagoan museoak 13.270 bisitari izan zituan 2007an: 9.852 lagun taldeetan eta antolatutako bisitetan joan ziran eta 3.418 euren kontura,
Juan Carlos Perezek tronboirako egindako obrea estreinauko dau BOSk gaur Bilbon
2008-01-21 12:04 MusikeaJames Dahlgren eta Anca Smeu biolinistak, Adriana Grigoras biola-jolea eta Barbara Switalska biolontxelo-jolea dira Alberto Urretxogaz batera parte hartuko daben musikariak.
Bilboko Aratusteetan, Iñaki Astigarraga izango da Farolin eta Nati Ortiz de Zarate Zaranbolas
2008-01-21 11:13Farolin arlo publiko edo profesionalean izena lortu dauen bilbotarra da; Iñaki Astigarraga kazetari, berbalari eta aurkezle ezagunak beteko dau lan hori aurten.
Zarambolas, barriz, gibel-handi bat da, Bilboko uritar tipikoa, ezerk edo inork bizitza aldatuko ez deutsona. Nati Ortiz de Zarateri emon deutsie lan hori.
EHUko Euskera Institutuak gramatikea eta hiztegia sarean jarriko ditu
2008-01-21 11:12Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Euskera Institutua euskal gramatika eta hiztegia sarean jarteko proiektuan dabil buru-belarri. Egitasmoa guztiz originala da, euskeraz ez eze, munduko beste hizkuntzetan be ez baitago holako proiekturik.
Euskaltzaindiak Jean Haritschelhar euskaltzainburu ohia omenduko dau
2008-01-18 15:30 Euskerea berbagaiUrtarrilaren 24an, eguena, Euskaltzaindiak bilkura irekia egingo dau egoitzan (Bilboko Plaza Barria, 15), arratsaldeko 17:30ean, Jean Haritschelhar euskaltzainburu ohiari omenaldia egiteko.
Unai Basurko 2007ko Bizkaiko Kirolari Onena izentau dabe
2008-01-18 14:43Bizkaiko Kirol Kazetarien Alkarteak egindako botazinoaren ostean, Unai Basurko itsasgizonak honako bost kirolari honeek baino botu gehiago jaso zituan: Eunate Agirre, Ianire Elorriaga, Unai Elorriaga, Leire Iglesias eta Julian Sanz.
Bilboko Udalak ‘106 kultur hazi’ eskaintzen ditu 2008 urterako
2008-01-18 13:40Azken urteotako ohitureari jarraituz, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Udalak datozen 12 hilebeteotarako bultzatuko dituan kultur ekitaldiak laburbilduz programa bitxi bat argitaratu dau. Oraingo honetan, programea lore-haziak gordeteko poltsa baten itxuraz argitaratu da.
Alex de la Iglesiaren 'Los crímenes de Oxford' misteriozko filma gaurtik aurrera ikusgai
2008-01-18 10:36 BarriakDe la Iglesiak, lehenengoz, nazinoarteko proiektu baten parte hartu dau. Protagonista moduan Elijah Wood eta John Hurt aktoreak dituan misterio klasikoko filma da ‘Los crimenes de Oxford’.
Martin Scorsesek Rolling Stonesi buruz egindako ‘Shine a Light’ filmak zabalduko dau 58. Berlinalea
2008-01-17 18:58 BarriakRolling Stones egun osotzen daben lau kideen errealidade zehatza eta gizatiarra agiri da, euren iragan eta orainaren zehar egina. Bill Clintonen urtebetetzearen jaian zehar New Yorkeko Beacon antzokian filmautako eszenak dira batzuk, eta Scorsesek taldearen eta musikearen industriaren bihotzaren barru-barruko erradiografia egiten dau.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...