Behatokiak eta UEMAk lankidetza-hitzarmena sinatu dabe eskubideen babesean eraginkorragoak izateko

Bizkaie! 2008-05-16 11:15   Euskerea berbagai

Behatokiak gizarte-eragileakaz lankidetzan jardutearen garrantzia azpimarratu dau, eta beste gizarte-eragileakaz lankidetza-hitzarmenak sustatzeko pausu barriak emon gura dituela. Bestetik, UEMAko lehendakariak erakundea osotzen daben udalerriek konpromiso sendoa hartzen dabela azaldu dau.

‘Lars y una chica de verdad’, film onenarentzako Fant 2008 saria

Bizkaie! 2008-05-15 19:43   Barriak

Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren XIV. edizinoko epaimahaiak sail ofizialeko film onenarentzako FANT Saria emon deutso Craig Gillespie zuzendari australiarraren ‘Lars y una chica de verdad’ izenburuko pelikuleari.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Enrique Morentek Gernikan aurkeztuko dau Picassoren obra poetikoari buruz egin dauen diskoa

Bizkaie! 2008-05-15 18:47   Musikea

Enrique Morentek kontzertua eskainiko dau bagilaren 14an Gernikako Jai-Alai pilotalekuan, Pablo Picassoren omenez argitaratu dauen ‘Pablo de Málaga’ izenburuko diskoa aurkezteko.

Bilboko Artelan Berreginen Museoak makinatxu bat ekitaldi dakarz Museoen Nazinoarteko Egunerako

Bizkaie! 2008-05-15 15:58   kulturbiz

Egun berezi horretan Mariaren Bihotza Eleizara inguratzen diran guztiek Museoa doban bisitau eta familia osoarentzako ikuskizunez gozetako aukerea izango dabe.

Santurtziko musika eskoleak 25. urtemugea ospatuko dau

Bizkaie! 2008-05-15 11:43   Musikea

Santurtziko musika eskoleak bihar, hilak 16, ospatuko dau bere 25. urteurrena, Serantes Kultur Aretoan (SKA) egingo dan jaialdian. Bertan, omenaldi ‘oso berezia’ egingo jako hasierako momentuetan eskolea bultzatu eban Pili Mugikari.

Fernando Meirellesen Blindness filmak zabaldu dau Canneseko LXI. Jaialdia

Bizkaie! 2008-05-15 11:32   Barriak

Maiatzaren 25era bitartean, danetara 20 filmek parte hartuko dute lehiaketan. Sean Penn izango da epaimahaiko presidentea.

Trenbidearen Euskal Museoak 5 tren historiko jarriko ditu martxan Museoen Nazinoarteko Eguna ospatzeko

Bizkaie! 2008-05-14 19:04

Domekan, hilak 18, hiru tren historiko abiatuko dira museoko instalazinoetatik Lasaoko geltokiraino. Lehenengoak, Azpeititik 11:00etan urtengo dau. Tren hau antxinako Ferrocarril Vasco-Asturianoko 1004 diesel lokomotoreak atoian eroango dau, diesel motorearen sortzaile izan zan Rudolf Diesel injineru alemanaren jaiitzearen 150. urteurrena beteten dala ospatuz.

Interneten erabilerearen ganeko eskuliburuak banatuko ditue

Bizkaie! 2008-05-14 15:42

Ekimena Telekomunikazinoen eta Informazino Gizartearen Nazinoarteko Egunaren (Internet eguna) barruan sartzen da. Aurten be, Internet Eguna maiatzaren 17an ospatuko da. Aurten, Laudion garatuko da egitarau berezia, barikutik domekara.

Santiago di Camilo eta Victor Bonet, hurranez hurran, Nontzeflash eta Nontzefilm lehiaketen irabazleak

Bizkaie! 2008-05-14 14:44   Barriak

Danetara, 251 film labur aurkeztu dira mundu osoko 26 herritatik. Euskal Herritik 52 bialdu ditue, horreetatik 13 euskerazkoak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Soziolinguistika Klusterrak bikoteen artean hizkuntza ohituren aldaketea ikertuko dau

Bizkaie! 2008-05-14 14:28   Euskerea berbagai

Ekimenaren misinoa euskerearen berreskurapen eta normalizazinorako soziolinguitika ezagutzea garatzea da. Ikerketa hau egiteko, Klusterrak publikoaren borondatezko laguntzinoa eskatu dau.

‘Begibistan’, Amurrioko II. Zinema Astea maiatzaren 19tik 25era

Bizkaie! 2008-05-14 13:11   Barriak

Euskaldunek produzidu eta egindako film laburrak aurkezten dituan Begibistan jaialdiaren bigarren edizinoan, danetara, 72 film labur eta 2 film luze proiektauko ditue.

Pakea Bizkaiak spinnakerra apurtu dau

Bizkaie! 2008-05-14 11:40   Euskaldunak munduan

Plymouth eta Boston arteko Transat Artemis estropadan, maiatzaren 11n abiatu eta Unai Basurko gure ordezkariak hamabigarren postuari eusten deutso baina momentu gogorrak bizi izan ditu honezkero. Haize bolada indartsuen ondorioz, spinnaker bela apurtu dau.

‘Spraikada’, Euskal Herriko V. Graffiti Lehiaketea Erandion aurten

Bizkaie! 2008-05-13 19:32

Lehiaketan parte hartzeko, egin nahi dan graffitiaren zirriborroa bialdu behar da lehenengo eta behin, eta hori egiteko epea bagilaren 27ra arte dago zabalik. Jasotako lan guztien artean, hamar onenak aukeratuko dira, eta horrexek izango dira Erandioko hormetan islatuko diranak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

ACT, Nazinoarteko Eszena Sortzaile Barrien Jaialdia 2008ko Maiatzaren 28tik 31ra Bilbon eta Barakaldon

Bizkaie! 2008-05-13 18:13

Joera eszeniko barriei zabalik dagoan ACTek, hezkuntza, Europagazko hartu-emonak eta sorkuntza barria hurreratu eta suspertzen ditu. Helburuak eszena sortzaile barrien lana sustatu eta berau publiko, prentsa eta profesionalengana zabaltzea dira.

Alex de la Iglesia bilbotarrarentzat Argiaren Hiria saria

Bizkaie! 2008-05-13 15:45   Barriak

Alex de la Iglesia euskal zine-zuzendariari maiatzaren 29tik bagilaren 8ra bitartean egingo dan Alacanteko V. Zinemaldiko Argiaren Hiria saria emongo deutsie bere aparteko ibilbide profesionalagaitik.

Ipar Uribe eta Arratiako bertsolariak kantuan

Bizkaie! 2008-05-13 12:15   Bertsolaritzea

Udagoieneko Bizkaiko Txapelketearen atarian, Bizkaiko Eskualdetako Txapelketak martxan dira. Oraintsu Xabier Enbeitak irabazi eban Busturialdekoa eta datorren astegoienean, Ipar Uribe eta Arratiako bertsolarien txandea izango da.

Aurtengo EkoZinemaldia areto gehiagotan ikusi ahal izango da

Bizkaie! 2008-05-13 12:04   Barriak

Ekologistak Martxan kolektiboak EkoZinemaldiaren bigarren edizinoa antolatu dau maiatzaren 26tik 30era bitartean. Ekimenaren helburu nagusia 'zor ekologia' kontzeptuan sakontzen jarraitzea da. Aurtengo ekitaldiak herri gehiago bisitauko ditu. Igazkoei (Bilbo, Donostia eta Barakaldo), beste batzuk gehitu jakez: Iruñea, Gernika, Arrasate eta Tolosa.

Getxok diruz lagunduko ditu euskerea sustatzen daben eskola-orduz kanpoko jarduerak

Bizkaie! 2008-05-12 18:50   Euskerea berbagai

Gaurtik maiatzaren 30era bitartean zabalik egongo da Getxoko ikastetxeek eta gurasoen alkarteek antolatzen dituen eskola-orduz kanpoko jardueretan euskerea sustatu, zabaldu edo normalizetako 2008-2009 ikasturterako diru-laguntzinoak eskatzeko epea. Oraingoan Getxoko Udalak 25.000 euro banatuko ditu udalerrian ikasketa ez-unibersitarioak eskaintzen dituen ikastetxe, guraso alkarte, ikasle-talde, ikasle ohien talde eta irakasle-taldeen artean.

Bertsoplaza.tv, bertsolaritzearen egunerokotasuna sarean

Bizkaie! 2008-05-12 15:44   Bertsolaritzea

Bertsolaritzearen egunerokotasuna zuzenean jarraitzeko ekimen interaktiboa da Bertsoplaza.tv webgunea. Dobakoa, erakargarria, bizia, egunerokotasuna islatzen dauena, parte hartzailea edota interaktiboa.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Dana prest maiatzaren 21etik 25era izango dan Dimarock’08 Nazinoarteko Eskalada Masterrerako

Bizkaie! 2008-05-12 14:44

‘Show & Emotion’ da Kirol Eskaladako Nazinoarteko Federazino (IFSC) sortu barriaren goiburu nagusia. ‘Ikuskizuna eta emozinoa, Olinpikoa izateko bidean dan kirol honetan sekula bizi ez dan mailara helduko dira Dimarock08an’, adierazo dabe.