'Aukeran' jantza-konpainiak zabalduko dau aurtengo Udagoieneko Ostera
2010-11-25 14:53 kulturbizUdagoieneko Ostera kultur zirkuituak hamaikagarren edizinoa beteko dau aurten eta asteburu honetatik abenduaren 30era Galdakao, Mungia, Muskiz, Bilbo, Durango eta Zalla herriak kultur jarduerez jantziko ditu. Danetara, hamabi emonaldi izango dira, musika eta antzerki arloetakoak, euskerearen erabilerea sustatzen lagunduko dabenak.
Udagoieneko Ostera kultur zirkuituak hamaikagarren edizinoa beteko dau aurten eta asteburu honetatik abenduaren 30era Galdakao, Mungia, Muskiz, Bilbo, Durango eta Zalla herriak kultur jarduerez jantziko ditu. Danetara, hamabi emonaldi izango dira, musika eta antzerki arloetakoak, euskerearen erabilerea sustatzen lagunduko dabenak.
Josune Ariztondo Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Diputaduagaz batera, BBKren ordezkari Gorka Martinez, Kulturgintza saileko arduradun Manuel Moreno eta Topagunea Euskara Alkarteen Federazinoko zuzendari Jasone Mendizabal egon dira ekimenaren aurkezpenean. 'Euskerazko kultur sorkuntzea eskaintzea, punta-puntakoa ganera, euskerearen presentzia urria dan eremuetan agertzea eta suspertzea eta euskerearen erabileran eragitea eta hizkuntzea sustatzeko dira besteak beste, ekimen honen helburuak', izan dira Ariztondoren berbak.
'Bizkaian zehar, gazte eta helduentzako kultur emonaldiak eskaintzen ditu egitasmo honek, gozamenerako kultur eta aisialdi produktuak sustatzen ditu euskeraz'. Horren harian, Aukeran jantza konpainiak Galdakaon eskainiko dauen Gernika ikuskizunak zabalduko dau Udagoieneko Ostera bihar. Zapatuan, Oskorri proiektu barriagaz joango da Mungiako Olalde aretora. Ondoren, Gorringo taldearen Xabinator ikuskizuna eta Gatibu, Sei Urte, Split 77 eta Ken Zazpi taldeen kontzertuak etorriko dira.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!