60.000tik gora lagunek bisitau dabe AlhóndigaBilbaoren mediatekea, ateak zabaldu zituanetik

Bizkaie! 2010-11-25 16:58   kulturbiz

Joandako urriaren 24tik egunero 1.500 persona baino gehiago igaro dira ekipamendu barritik. Zapatu eta domekatan izaten da jente gehien; astegoienetan, 3.000 persona be izan dira egun batzuetan.

Bilbotarrek gogo biziz hartu dabe ekipamendu barria eta datuek erakusten dabe hori, izan be, 60.000 lagunek baino gehiagok bisitau ditue instalazinoak urriaren 24tik, hau da, AlhóndigaBilbaoren mediatekeak ateak zabaldi zituanetik.

Harrezkero, egunero 1.500 persona baino gehiago igaro dira ekipamendu barritik. Zapatu eta domekatan izaten da jente gehien; astegoienetan, 3.000 persona be izan dira egun batzuetan.

Danetara, 18.000 mailegu inguru egin dira; kopuru horrek zentroaren itxaropen baikorrenak be gainditzen ditu. Erabateko arrakasta honen aurrean, AlhóndigaBilbao giroak adiskidetzeko (Umeak-helduak) estrategia bat dabil garatzen, bai eta espazioak berregituratzeko estrategia be, betibe, umeek euren espazio propioa izan daien eta gurasoakaz jolasak konpartidu, irakurri eta berba egiteko aukerea izan daien, mediatekaren ganerako bisitariei eragozpenik sortu barik, giro isilagoa behar dabelako irakurteko, ordenagailuan lan egiteko, etab. Horretarako, mediatekako oinarrizko bizikidetza arauak preparau ditue; arauok sarreretan dagoz eta erabiltzaile guztiei emoten jakez.

Urriaren 24an zabaldu zituan ateak 4.000 metro koadroko Mediatekeak jakintza-arlo askotako bildumeagaz; AlhóndigaBilbaok egiten dituan jarduerakaz zerikusia daben arloak zainduko dira modu berezian: komikia, ikus-entzunezkoak, diseinua, zientzia eta teknologia, literaturea, musikea, osasuna eta jarduera fisikoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu