Bilboko Udalak uri-proiektuei buruzko herritarren foroa estreinau dau bere webgunean

Bizkaie! 2008-02-08 11:33

Bilboko Udalaren webguneko Herritarren Foro barri honek (www.bilbao.net/foro_ciudadano) atal desbardinak eskaintzen ditu, uria hobetzeko martxan dagozan proiektuei buruz herritarren partaidetzea sustatzeko asmoz.

Amaia Zubiriak 'Nabil' izeneko diskoa plazaratu dau

Bizkaie! 2008-02-08 11:04   Musikea

Kantaria barriro be estudioan sartu da disko barri bat grabetako. Elkar diskoetxearen eskutik eta Pascal Gaigneren produkzino artistikoaren laguntzinoagaz, Zubiriak 'tradizinoan oinarritutako lan eder, emonkor eta eskuzabala' kaleratu dau.

Badator 2008ko Nafarroako Bertsolari Txapelketea

Bizkaie! 2008-02-08 09:54   Bertsolaritzea

Antolaketa mailan barrikuntza txiki batzuk dagoz aurten. Batetik, Txapelketeak irudi barria estreinau dau, hurrengo urteetan be erabilteko asmoagaz, holan, Txapelketeak merezidu dauen berezko nortasuna izan daian; bestetik, teknologia barrien erabilerea nabarmendu behar da, izan be, www.nafarroakotxapelketa.com helbidean aurtengo txapelketearen inguruko informazino guztia eskuratu ahal izango da

'Noise On Tour Pops' Bilboko Kafe Antzokian

Bizkaie! 2008-02-08 09:43   Musikea

Nazinoarteko eta Euskal Herriko hainbat talde batuko dira zezeilaren 22an eta 23an Bilboko Kafe Antzokian egingo dan Noise On Tour Pops jaialdiaren lehenengo edizinoan. American Music Club, Art Brut, Audience, Dynamo eta Borrokan taldeak izango dira, besteak beste.

Bilboko Udaleko Kultura Sailak Juan Crisostomo de Arriagaren lan osoen faksimil edizinoa amaitu dau

Bizkaie! 2008-02-07 18:24   Musikea

Liburuki honetan nahiz faksimil edizino honen aurreko liburukietan, obra bakotxari buruzko aurkezpen eta azalpen testuen egilea Joaquin Perez de Arriaga izan da, musikariaren familiaren ondorengo zuzena eta haren musika-ondareari buruzko aditurik nabarmenenetakoa.

Kontseiluak alkarlanerako deia luzatu deutse eragileei udaleko hizkuntz politikea hobetzeko

Bizkaie! 2008-02-07 17:37   Euskerea berbagai

'Euskerea ez da normalizauko politika guztiak aldatu ezean' eta, horregaitik, 2011ko hauteskundeak baino lehenago bigarren neurketea egingo dala iragarri dabe Kontseiluko ordezkariek.

Mundumira Bergaran ospatuko da

Bizkaie! 2008-02-07 16:26

Bagilaren 6tik 8ra bitartean, Gipuzkoako Debagoiena eskualdea lurralde desbardinetatik etorritakoen topagune bihurtuko da eta, aldi berean, aukerea izango da euskal ondare historikoa, artistikoa eta naturala erakusteko eta ezagutzeko.

EHUk atezainei lana euskeraz egiten laguntzeko liburuxkea argitaratu dau

Bizkaie! 2008-02-07 14:42   Euskerea berbagai

Atezainen lan eremuan, berba egitean edo idaztean, sor daitekezan zalantzak argitzea da liburuxkearen helburua. Unibersidadean euskerearen erabilerea bultzatzeko planaren barruan kokatzen da ekimen hau.

Amparanoiak amaierea emongo deutso hamar urteko ibilbideari

Bizkaie! 2008-02-07 13:47   Musikea

Martiaren 25ean argitaratuko daben 'Seguiré caminando' lanagaz eta 'Bye Bye Tour' izeneko kontzertu-bireagaz emongo dabe amaitutzat euren ibilbidea.

Zinegoak 2008 Gipuzkoan

Bizkaie! 2008-02-07 10:54   Barriak

Zinemaldiaren helburua gaur eguneko familia ereduak eta gay, lesbiana, bisexual eta transexualon errealidadeari buruzko ikuspegi anitzak azaltzea da. Horregatik, zinemaldi hau aukera parebakoa da merkataritza sareetatik baztertuta dagozan hainbat film interesgarri ikusteko.

Gaztezulo eta Fagor Electrodomesticos nagusi Ukan sarietan

Bizkaie! 2008-02-07 10:53

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak banatzen dituan Ukan Barrikuntza eta Publizidade sarietan, lehenengo saria, 12.000 euroko Ukan Barrikuntza saria, Gaztezulo aldizkariak lortu dau; bigarren saria, 6.000 euroko Ukan Publizidade saria, Fagor Electrodomesticos enpresearen 'Laba Pirolitikoak' iragarkiari emon deutsie.

Ikasys, ikastolen proiektu aitzindaria abian

Bizkaie! 2008-02-07 10:24

Ikasys Proiektua, norberak ordenagailu bidez ikasteko sistemea da eta tresna informatikoak (hardware), aplikazino informatikoak (software) eta, estrategia kurrikularrak (edukiak) buztartzen dituan multzoa da.

Zinebi Jaialdira aurkeztutako bederatzi film ikusgai gaur

Bizkaie! 2008-02-07 09:54   Barriak

Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdian (Zinebi) aurkeztutako euskal zinemagileen bederatzi film izango dira ikusgai gaur Bilboko Abandoko udaltegian. Gehienak fikzinozko lanak dira eta, tartean, animazinozko lanen bat be badago.

Leioako Udalak ‘Liburujatun’ irakurketa jokoa antolatu dau hirugarren urtez

Bizkaie! 2008-02-06 18:15

Aurten proposaturiko liburuak ondokoak dira: ‘Egunero hasten delako’ (Ramon Saizarbitoria); ‘Hamar urte barru’ (Joxe Belmonte F. de Larrinoa); ‘Han goitik itsasoa ikusten da’ (Julen Gabiria); ‘Korapiloak’ (Jasone Osoro); eta ‘Kutsidazu bidea Ixabel’ (Joxean Sagastizabal).

Lehenengo aldiz argitaratu ditue euskeraz munduko erlijinoetako idazki fundatzaile handiak

Bizkaie! 2008-02-06 17:16   Euskerea berbagai

Bilduma honetako lehenengo liburuak kalean dira honezkero: ‘Korana’, ‘Budaren Hitza’ eta ‘Dao De Jing’. Horren ondoren etorriko dira ‘Konfuzioren Analektak’, ‘Ebanjelio Apokrifoak’ edo ‘Zen tradizioko irakaspenak’.

Mike Oldfieldek Bilbon aurkeztuko dau disko barria

Bizkaie! 2008-02-06 17:00   Musikea

Artista britainiarrak Guggenheim museoan aurkeztuko dau 'Music of the Spheres' lan barria martiaren 7an, beste inon baino lehenago. Aurkezpen hori mundu mailakoa izango da, izan be, diskoa martiaren 17an merkaduratuko da modu ofizialean.

Baserria.com, sektorea ezagutarazoteko web orria

Bizkaie! 2008-02-06 13:22

Sarean www.baserria.com helbidea aktibo dago honezkero, sektorea ezagutzera emoteko, zeozelan topagune izateko eta baserri giroko produktu zein bestelako jarduera batzuk doban iragarteko asmoagaz.

Internauta euskaldunek elebila.eu izentau dabe 2007ko euskerazko webgunerik onena

Bizkaie! 2008-02-06 10:15

Interneten euskerazko bilaketak egiteko aukerea emoten dauen elebila.eu bilatzaileak jaso dau puntuaziorik onena http://www.teknopata.net blogak antolatutako zazpi@2007 sariketan.

Kulturearen Euskal Kontseiluaren antolamendua eta jarduera-araudia aldatu dabe

Bizkaie! 2008-02-05 17:28

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak Kulturearen Euskal Kontseiluaren antolamendua eta jarduera-araudia aldatzen eta birmoldatzen dauen Dekretua onartu dau gaur. Ondorioz, Kulturearen Euskal Kontseilua sendotu egin da eta, bide batez, Kulturearen Euskal Planaren garapenaren eta jarraipenaren bidetik Kontseiluak egin behar dauen lana hobetu.

Aburruzagak Bizkaiko trikiti doinuak barriztau ditu

Bizkaie! 2008-02-05 14:42   Musikea

Orain dala lau urte argitaratutako Bizkaiko Trikitixa partitura-liburuari jarraipena emoteko, Xabi Aburruzaga trikitilariak izen bereko diskoa atara barri dau. Bertan, liburuko kantak eta Bizkaiko beste hainbat kanta batzen ditu, baina ikutu personalagaz.