'iBilbao' aplikazinoak uriari buruzko informazinoa eskura izateko aukerea eskaintzen dau

Bizkaie! 2010-12-02 14:44

Bilboko Udalak 'iBilbao' dalako aplikazioaren edukiak barriztau ditu, barrikuntzeak eta teknologia barriek herritarrei emondako informazino eskaintza zabalean 'ikuspegi barria' edegiten dabela kontuan hartuta. Doban, iPhone 3GS edo G4 smarthphone telefonoa edo Android V1.6 sistema eragilea daroan eskuko telefonoa deukien guztiek 'iBilbao' aplikazinoa deskargau ahal izango dabe.

Bilboko Udalak 'iBilbao' dalako aplikazioaren edukiak barriztau ditu, barrikuntzeak eta teknologia barriek herritarrei emondako informazino eskaintza zabalean 'ikuspegi barria' edegiten dabela kontuan hartuta. Doban, iPhone 3GS edo G4 smarthphone telefonoa edo Android V1.6 sistema eragilea daroan eskuko telefonoa deukien guztiek 'iBilbao' aplikazinoa deskargau ahal izango dabe. Tresna alkarreragile horren bitartez, erabiltzaile guztiek Udaleko informazinoa hiru hizkuntzatan jasoko dabe: euskerea, gaztelania eta ingelesa.

Aurreko Aste Nagusian jaietako programa zabalaren informazino zehatza eskaini eban tresna interaktibo honek aurkezpeneko menua eukiko dau, erabiltzailearen izaerearen arabera informazioa sailkatuz: bertakoarentzat edo turistearentzat.

'Bilbokoa naiz' hautatu ezkero, tresna honek Udalaren informazinoa zehaztuta eta eguneratuta jarriko dau erabiltzailearen esku, bost azpitaldetan banatuta: 'Azken berriak', 'Abisuak', 'Agenda', 'Kontaktatu Udalarekin' eta 'Udal Webgunea'.

'Turista naiz' atalak 'iBilbao' aplikazinoan nabarmendutako informazinoa zabaltzen dau. Izaera kultural eta turistiko garbia dauen atala urira hurreratzen diran guztientzako ezinbesteko tresna da. Holan, modu arinean, honako gaiei buruzko argibideak jaso ahal izango ditue: informazino bulegoak, BilbaoCard txartel turistikoa, non lo egin, Bilbon mobidu, Bilbao Walking Tours eta Bilboats.

Aplikazinoan nabarmendutako beste bat da 'Hiritarrak' atala da. Bertan, erabiltzaile guztiek Bilboko azpiegitura guztien zerrendea eskuratuko dabe, berbarako, Udal Zentroak, kirolguneak edo Udal Bulegoak eta horreei buruzko informazino zehatza, 'Handitutako Errealitatea' izenekoari esker.

'iBilbao' tresna interaktiboa 2010eko Aste Nagusian hasi zan funtzionetan. Euskarri honek -azken belaunaldiko telefonia mugikorra- jaietako egitarau osoaren barri emon eban. Ordutik, 3.266 lagunek aplikazinoa instalau dabe euren eskuko telefonoetan eta Udalari, kulturari eta turismoari buruzko informazinoa inoiz baino hurrago, argiagoa eta eskuragarriagoa dala ikusi ahal izan dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu