'Ortozik Sokaidean' DVDa aurkeztu dau Sokaidek Durangon

Bizkaie! 2010-12-07 10:22   Musikea

Sokaide taldeak Aiaraldea.com komunikazino leihoaren eskutik eta Babelmusik zigilupean joandako maiatzaren 1ean, Amurrion eskainitako estreinuko zuzenekoaren DVDa aurkeztu dau Durangoko Euskal Liburu Eta Disko Azokan.

Musika taldearen eta komunikazino leiho euskaltzalearen sorrerearen oroigarri moduan argitaratutako produkzinoa da hau. Ortozik diskoan parte hartutako 13 musikarik hartu eben parte Amurrioko antzokiko oholtza gainean ikuskizun borobila eskainiz danak ortozik.

Aiaraldea.com komunikazino leihoko teknikariek produzidutako ikus-entzunezko menu honetan zuzeneko abestiak ikusteko aukeraz aparte, kolaboratzaile eta publikoari egindako alkarrizketak eta Saioa Cabañas eta Santi Yaniz argazkilariek egindako argazki sorta bana ikusteko aukerea be badago.

Sokaide taldea zuzenean ikusteko aukerea izango da abenduaren 8an, Durangoko Landako Gunearen ondoan kokatutako Ahotsenearen karpan. Hitzordua arratsaldeko 19:00etan izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu