Sustraiak-Erroak Alkarteak irabazi dau Eusko Ikaskuntzaren ENE Saria
2010-12-02 17:40 Euskerea berbagai1981ean sortu zan Pariseko Euskal Etxean egoitza dauen Sustraiak-Erroak alkartea, euskerea eta euskal kulturea bultzatzeko helburuagaz. Jardueren katalogo zabala garatzen dau kideen lan boluntarioari esker eta euskaltasuna uriaren bizitzan txertatzeko ikuspegi zabaletik abiatzen da. Gainera, euskalduntze ikastaroak eskaintzen ditu.
Pariseko Sustraiak-Erroak Alkarteak irabazi dau Euskerearen Nazinoarteko Eguna dala-eta Eusko Ikaskuntzak urtero emoten dauen ENE Saria. Eusko Ikaskuntzak 1949tik bultzatzen dau Euskerearen Nazinoarteko Egunaren ospakizuna.
Eusko Ikaskuntzatik adierazo dabenez, 1981ean sortu zan Pariseko Euskal Etxean egoitza dauen Sustraiak-Erroak alkartea, euskerea eta euskal kulturea bultzatzeko helburuagaz. Jardueren katalogo zabala garatzen dau kideen lan boluntarioari esker eta euskaltasuna uriaren bizitzan txertatzeko ikuspegi zabaletik abiatzen da. Gainera, euskalduntze ikastaroak eskaintzen ditu.
2010eko ENE Sariaren epaimahaiak edizino honetara aurkeztutako hautagaien kopuru eta kalidadea azpimarratu dau. Modu berezian eskertu dau baliabide mugatuak izanda eta errazak ez diran baldintzetan Euskal Herritik urrun euskerea eta euskal kulturearen alde lan egiten daben erakundeen daben lana.
Saria dala eta, onarpen publikoa eta oraindino zehaztu barik dagoan egunean Nestor Basterretxea artisteak diseinautako eskulturearen anagramea jasoko dau alkarteak.
ENE Sariaren aurreko irabazleak ondokoak dira: 2006an, Mar de Platako (Argentina) Artaburu Euskaltzale Alkartea; 2007an, Bartzelonako Euskal Etxea; 2008an, Bordeleko Eskualdunen Biltzarra; 2009an, The North American Basque Organizations Incorporated (NABO) alkarte iparamerikarra.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!