Gazteen artea protagonista X. Getxoarten
2010-12-03 10:09 KultureaGetxoarte Arte Sortu Barrien Aretoaren hamargarren ekitaldia hasiko da gaur, hilak3. Aurten, 62 artista gaztek parte hartuko dabe ekimenean, Euskal Herriko arte plastiko eta bisualen sorkuntza barria bultzatzeko eta sustatzeko asmoa dauena. Erakusketea Areetako Geltokia plazako karpan egongo da zabalik domekara arte eta bertan, bisitariek hainbat lan-mota izango ditue ikusgai.
Getxoarte Arte Sortu Barrien Aretoaren hamargarren ekitaldia hasiko da gaur, hilak3. Aurten, 62 artista gaztek parte hartuko dabe ekimenean, Euskal Herriko arte plastiko eta bisualen sorkuntza barria bultzatzeko eta sustatzeko asmoa dauena. Erakusketea Areetako Geltokia plazako karpan egongo da zabalik domekara arte eta bertan, bisitariek hainbat lan-mota izango ditue ikusgai, besteak beste, pinturak, argazkiak, marrazkiak, grabatuak eta ikus-entzunezkoak, Getxoko (Bizkaia) KUltur Etxetik adierazo dabenez.
Orain hamar urte sortu zan Getxoarte, arte proposamenik gazteenak erakusleiho bilakatzeko eta, era berean, sortzaile barriek euren lana ezagutzera emateko asmoz. Gainera, artista gazteek esperientzia praktikoa dabe Getxoarten eta euren lanetan interesa daben personakaz zuzeneko hartu-emonak izaten ditue, bai publikoko jenteagaz bai eta sektoreko profesionalakaz be. Holan, era natural eta profesionalean, parte-hartzaileek, ezelako traba barik, euren lanak gustuko dituen ikusleakaz berba egin leikie zuzenean.
Hiru egunez Areetako Geltokia plazako orain arte anonimo izan diran baina etorkizun oparoa daben artisten lanen erakustoki erraldoia izango da. Erakusketeak oso genero desbardinak hartzen ditu: pinturea, eskulturea, argazkia, bideoa, marrazkia, grabatua, estetika erlazionaleko lanak egongo dira ikusgai. Holan, ekitaldi honetara datozen bisitariek ikuspegi oparoa izango dabe begien aurrean.
Getxoarten aukera artistiko guztiak sartzen dira, proiekturik personalenetatik hasita eta taldeko proiektuetaraino. Gainera, euskal arte produkzino garaikidearen orainaren eta etorkizunaren irudi bizia da. Aurtengo partaide gehienek Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Arte Ederren Fakultadean ikasten dabe, Getxoartek lankidetza estua baitauka fakultade horregaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!