Gaur, abenduak 7, izango da Xabier Leteren aldeko hileta eleizkizuna, Urnietan

Bizkaie! 2010-12-06 11:28

Xabier Leteren (Oiartzun 1944, Donostia 2010) aldeko hileta eleizkizuna gaur, martitzena, hilak 7, izango da, Urnietako eleizan. Euskal idazle, poeta eta kantari handia joandako zapatu gauean hil zan 66 urtegaz, 1985ean atzemon eutsien gaixotasun larri baten ondorioz. Haren gorpua Hernaniko beilatokian dago.

Urnietako Udalak batzar berezia egin eban atzo, eta Letegazko zorra dauela adierazo eban agiri instituzionalean. Leteren ibilbidea autortzeko eta jagokon errespetua agertzeko ekimenak antolatzeko prest azaldu da Udala, Mikel Izagirre alkateak esan ebanez.

Bart, Reala-Athletic derbia hasi baino lehen, minutu bateko isilunea gorde eben Anoetara batutako milaka lagunek eta Durangoko Azokan be omenaldia egin eutsien, haren kanta batzuk abestuz.

Ez Dok Amairu taldearen sortzaileetako bat izan zan, baina kantaria baino gehiago idazlea izan da, eta poesian emon ditu alerik ederrenak. Azken liburua orain urte bi argitaratu eban: Egunsentiaren esku izoztuetan eta 2009an, Literaturako Euskadi Saria emon eutsien olerki liburu horregaitik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu