Joan Mari Torrealdaik jaso dau 2010eko Lauaxeta Saria
2010-12-03 14:51 Euskerea berbagaiBizkaiko Foru Aldundiaren izenean, Jose Luis Bilbao Ahaldun Nagusiak eta Josune Ariztondo Foru Diputaduak Joan Mari Torrealdairi emon deutse gaur 2010eko Lauaxeta Saria. Foruan 1942an jaiotako psikologo, kazetari eta idazlea, besteak beste, 2007. urtetik hona Euskaltzaindiako kide osoa da. Saria Euskerearen Nazinoarteko Egunaren ospakizunen barruan jaso dau.
Bizkaiko Foru Aldundiaren izenean, Jose Luis Bilbao Ahaldun Nagusiak eta Josune Ariztondo Foru Diputaduak Joan Mari Torrealdairi emon deutse gaur 2010eko Lauaxeta Saria. Foruan 1942an jaiotako psikologo, kazetari eta idazlea, besteak beste, 2007. urtetik hona Euskaltzaindiako kide osoa da. Saria Euskerearen Nazinoarteko Egunaren ospakizunen barruan jaso dau.
Joan Mari Torrealdai gai askotako hainbat libururen egilea da, eta sari ugari lortu ditu euskerea sustatu eta aztertzen edota, besteak beste, Euskal Herriko historia garaikidea lantzen emondako ibilbide luze eta oparoan. Eskerrak emonaz hasi dau bere berbalditxua, 'zelan bestela'. Pozik dagoala azpimarratu dau, 'pozik, oso pozik, pozarren'. Eta aldarte horren zergaitiak azaltzeko beharrizanik ez leukela egon gogoratu arren, bere arrazoiak emon ditu: 'euskerearen baitako sari bat dalako, euskerearen bdean nik egindakoa autortzeko saria, Euskerearen Nazinoarteko Egunean emon deustielako eta, forutarra izanik, lurraldetasun hurbiltasunagaitik'. Arrazoi horreek guztiak gitxi balitzatekez legez, hausnarketa sakona egin dau Torrealdaik ordezkari politiko, lagun eta kazetarien aurrean. 'Bizkaia hainbat ekimenen sorburu da, Euskaltzaindiarena, besteak beste', adierazo dau. Berbatatik ekintzetara abiatzeko jarrera irmoa erakutsita, Lauaxeta bera be hartu dau gogoan, sasoi hareetako eta egungo euskerearen egoerearen artean paralelismo edo alderaketa bat eginaz. 'Euskereak bi balio zituan gure belaunaldiko jentearentzat: identitarioa eta komunikatiboa'. Egun, balore horiek sustatzeko beharra azpimarratu dau Torrealdaik, 'gure kulturgintzearen muin eta mami legezĀ”'. Belaunaldi oso horri eskaini deutso saria forutarrak.
Torrealdairen diskurtsoari, Pete Cenarrusak Boisetik bialdutako mezua ailegau da bideo bitartez. Ondoren, Jose Luis Bilbaok Bizkaiko Foru Aldundiak euskerea sustatzeko ahalegin guztiak egingo dituala azpimarratu dau.
Sariaren bidez, publikoki aintzat hartu nahi dira euskera eta euskal kultura sustatu, zabaldu eta normalizetako lanetan egindako ahaleginengaitik nabarmendu diren pertsona, talde eta erakundeak. Esteban Urkiaga 'Lauaxeta' idazle euskaldunaren izena daroa sariak, idazle horren figura unibersala aldarrikatzeko.
Bizkaiko Foru Aldundiak orain dala sei urte sortu eban Lauaxeta Saria eta orain arte jaso dabenen artean daude Ander Manterola (2005), Orue Auzoko Pasiotarren Elkartea (2006), Miren Agur Meabe (2007), Bizkaia Irratia (2008) eta Jon Kortazar (2009).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!