Orhipean parke tematikoa Bilboko Erripa Kaian egingo da abenduaren 3tik 8ra

Bizkaie! 2010-12-02 11:58   Euskerea berbagai

Euskerearen Nazinoarteko Egunaren harian, feria honen helburua da euskerea eta euskal kulturea eta nortasuna bultzatzea, modu ludikoan eta persona guztientzat. Parkeak artisautzearen eta nekazaritzako elikagaien merkatu baten egiturea izango dau.

Bihar, abenduak 3, ospatuko dan Euskerearen Nazinoarteko Egunaren harian, feria honen helburua da euskerea eta euskal kulturea eta nortasuna bultzatzea, modu ludikoan eta persona guztientzat. Parkeak artisautzearen eta nekazaritzako elikagaien merkatu baten egiturea izango dau; euskal produktuez gan, beste leku batzuetako produktoreak eta artisauak egongo dira, berbarako, Katalunia, Galizia, Asturias edo Andaluziakoak, besteak beste. Horrezaz gan, berbaldiak, musika errezitaldiak eta bertsolarien emonaldiak be egongo dira.

Gainera, parke tematikoaren barruan beste espazio batzuk egongo dira ekimen honen izaera kulturala sustatzeko, adibidez, Nabarralde gunea. Bertan hainbat jarduera egingo dira: berbaldiak, euskal kantu tradizionalen errezitaldiak, ikus-entzunezkoen proiekzinoak, bertsolarien emonaldiak, etab. Udalaren Zubiaren ondoan Pottoka gunea kokatuko dabe; bertan egongo da ludoteka erraldoia umeentzat. Espazio horrexetan egingo da martitzenean, hilak 7, arratsaldeko 16:30etan, Kukubel 2.0 lanaren emonaldia, Kukubiltxo Antzerki Taldearena. Gainera, domekan, hilak 8, eguerdiko 12:00etan, herri-kirolen erakusketea izango da Iñaki eta Iñazio Perurena eta beste lau harri-jasotzaileren eskutik.

Orhipean parke tematikorako sarrerea dobakoa izango da.

Bilboko Udalaren Euskera Saila laguntzaile izango da ekimen honetan, Nabarralde alkarteagaz eta Txoria Txori Egitasmoagaz batera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu