Bilboko Udalak Bizkaia Irratiaren lana autortu dau, sortu zaneko 20. urteurrenean

Bizkaie! 2010-12-03 15:37   Euskerea berbagai

Omenaldi honen bidez, Udalak emisoreak egunero-egunero egindako lanaren onarpena agertu gura izan dau; izan be, hamarkada bi daroaz euskera hutsez emitiduten Bizkaiko uriburutik probintzia guztirako Bizkaia irratiak. 20 urte horreetan euskerearen alde egindako lana be nabarmendu nahi izan dau udalak.

Bilboko Udalak Euskerearen Nazioarteko Eguna ospatu dau gaur. Hori dala-eta, Bilboko Udalak omenaldia egin gura izan deutso Bizkaia Irratiari, sortu zaneko 20. urteurrenean, Arabiar Aretoan, Iñaki Azkuna alkatea buru izandako ekitaldi batean.

Omenaldi honen bidez, Udalak emisoreak egunero-egunero egindako lanaren onarpena agertu gura izan dau; izan be, hamarkada bi daroaz euskera hutsez emitiduten Bizkaiko uriburutik probintzia guztirako Bizkaia irratiak. 20 urte horreetan euskerearen alde egindako lana be nabarmendu nahi izan dau udalak; izan be, irratiaren emisino-saio guztietan euskerari kalidade handiko tratamendua emon izan deutsie. Era berean, Bizkaia irratiak bizkaierearen alde egindako apustu garbia be nabarmendu gura izan dau udalak. Iñaki Azkuna Bilboko alkate jn.ak azpimarratu dauenez, 'euskerearen alde danon lana behar-beharrezkoa da eta, esangura horretan, Bizkaia Irratiari 20 urteotako lana autortzea nahitaezkoa da'.

Bizkaia Irratiaren sustraiak Bilboko Herri Irratian dagoz. 70eko hamarkadan, euskerea irrati-saioetan sartu eban lehenengo irratietako bat izan zan. 1990ean, Fontecha y Salazar kaleko estudioetatik, Bizkaia Irratia hasi zan modu independentean emititduten eta ezaugarri berezi-berezia eukan: programazinoaren % 100 euskeraz izatea eta gehien bat bizkaieraz. Horixe izan dau ezaugarri bereizgarriena hamarkada bi honeetan.

Bilboko Gotzaindegiak sustaturik, emitidutako lehen programea Egunon goizeko izarretan izan zan eta irrati-sustatzaileen artean Jabi Onaindia egungo Bizkaia Irratiko zuzendariak berenberegi gogoratu dituanak dagoz: Julian Olazabalaga, Ander Manterola eta Bilboko gotzaina izandako Karmelo Etxenagusia. Irratiko lehenengo zuzendaria Juan Mari Iraolagoitia izan zan; gero, Dorleta Alberdi eta orain Jabi Onaindia da. Hirurak egon dira udaletxeko Arabiar aretoan eta baita Bizkaia Irratiko egungo zein jatorri eta oinarri izan eban Herri Irratiko makinatxu bat esatari be.

Bizkaia Irratiak probintzia guztirako emitiduten dau FM-ko 102.6 frekuentzian. Bizkaieraz egiten daben Araba eta Gipuzkoako herrietan ere baditu entzuleak; esate baterako, Aramaion, Arrasaten edo Eibarren.

Orain plantillan 18 persona dagoz eta laguntzaileen zerrendea oso luzea da: solaskideak, bertsolariak, politikan adituak, nazinoarte-mailako gaietan adituak, gai zientifikoak lantzen dituanak, idazleak eta abar. Horreei guztiei esker ia 30.000 entzule ditu irratiak.

Erantzunak

Jon Malaxetxebarria 2010-12-05 00:00 Erantzuna | #1

ZORIONAK, BIZKAIA IRRATIAK!!!!!! Lan ederra egiten zablze eta zuei eskerrak Bizkaiko euskerea bizirik dogu oraindiƱo.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu