Esne Beltza taldeak gaur Durangoko Plateruena Kafe Antzokian emongo dauen kontzertua grabau egingo dau
2010-12-03 11:38 MusikeaPlateruenako kontzertuan, Esne Beltzakoakaz batera, besteak beste, El bola abeslari boliviarra, Flavio abeslari italiarra, Yacine abeslari argeliarra, Zpeiz Mukaki jantzariak, Jon Maia bertsolaria, Porrotx pailazoa, Breakdance eta malabaristak izango dira.
Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokearen bezperan, gaur, abenduak 3, gaueko 22:30etan hasiko da Esne Betza taldearen kontzertua Plateruena Kafe Antzokian eta zuzenekoa grabetea da asmoa geroago segurtik DVDren bat edo beste argitaratzeko.
Geratu barik dabilen taldea da Esne Beltza eta honezkero euren bigarren diskoa (Noa), besteak beste, Euskal Herrian, Madrilen, Bartzelonan eta Berlinen aurkeztu dabe. Esne Beltza global basque erroa da. Esne Beltza taldeak mundu zabaleko herrietako doinuakaz jaia, algarea eta konpromisoa islatzen ditu. Esne Beltza rebel music&roots da eta hori guztia egongo da Plateruena Kafe Antzokian eta gainera diskoan legez, hainbat gonbidatuk hartuko dabe parte kontzertuan: El bola abeslari boliviarra, Flavio abeslari italiarra, Yacine abeslari argeliarra, Zpeiz Mukaki jantzariak, Jon Maia bertsolaria, Porrotx pailazoa, Breakdance, malabaristak…
Edozelan be, ez ahaztu Elizondoko Lur aretoan izango dala Esne Beltza taldearen birako azken zuzenekoa abenduaren 4an, zapatuan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!