Erotismoa eta Kurdistango kulturea ardatz, Durangoko 45. Euskal Liburu eta Disko Azokeak gaur zabalduko ditu ateak
2010-12-04 10:28 KultureaAbenduaren 4tik 84ra euskal kulturearen erdigune bihurtuko da Durango. Milaka lagun espero ditu Gerediaga Alkarte antolatzaileak eta krisiak krisi eta murrizketak murrizketa danak asetzeko moduko eskaintza izango da urtero legez. 500 nobedade inguru iragarri ditue, igaz baino 50 bat gehiago: 339 liburu barri, 85 disko. 30 aldizkari, 20 bideo, 9CD-ROM eta beste 22 produktu.
Abenduaren 4tik 84ra euskal kulturearen erdigune bihurtuko da Durango nahiz eta aurten, krisiaren eraginez % 30 aurrekontu gitxiagogaz antolatu. Milaka lagun espero ditu Gerediaga Alkarte antolatzaileak eta krisiak krisi eta murrizketak murrizketa danak asetzeko moduko eskaintza izango da urtero legez. 500 nobedade inguru iragarri ditue, igaz baino 50 bat gehiago: 339 liburu barri, 85 disko. 30 aldizkari, 20 bideo, 9CD-ROM eta beste 22 produktu.
Durangoko 45. Euskal Liburu eta Disko Azokeak bost gune izango ditu: Landako Gunea, Elkartegia, Ahotsenea, San Agustín eta ofiziala ez bada be, Plateruena Kafe Antzokia. Ohiko ordutegian, azokea goizeko 10:30etatik 20:00etara egongo da zabalik egunero.
Ateak gaur, abenduak 4, zapatua, goizeko 10:30etan zabalduko badira be, aurtengo inaugurazino ekitaldia Elkartegian, eguerdiko 12:00etan izango da. Joxemari Carrerek Maitasunaren arbola ipuin-konferentzia epela eskainiko dau. Erotikarik ba al da? Nori bururatu jakon istorio erotikorik ba ete egoan? Zer espero dogu errelato erótico bati heltzen deutsagunean? Aspaldian, irakurri baino, entzun egiten zanean, erotismorik ete egoan istorioetan? Ahozko narrazino zaharrak erotikoak al dira?
Maitasunaren arbola, aspaldiko Afrikako istorioa da. Horregaz batera beste ipuin batzuk izango dira, guztietan gizakiek sexu kontuak zelan kontau izan dituen adierazgarri, Orduan eta orain; han eta hemen. Maitasunaren arbolara zergaitik batzuk besteak baino gehiago itsatsiak dagozan jakiteko, istorioa entzun behar, nahitaez.
Eguerdiko 13:00ean, barriz, ENHE eta Erraldek Bizkaiko bildotsak erreko ditue eta ondo-etorri dastaketa eskainiko jake bisitariei.
Gaueko 20:30etan, Argizaiola Saria emongo jako Imanol Urbietari San Agustín Kultur Gunean eta omenaldi digitala be egingo jako; bere ekarpenak goraipatu eta ezagutzen dabenen topalekua izateko jaio da imanolurbieta.blogspot.com bloga.
Durangoko 45. Euskal Liburu eta Disko Azokea. Egitarua
Imanol Urbieta Zarautzen jaio zan 1934an. Musikari oparoa da. Gehienbat umeei zuzendutako musikea egin izan dau eta horreetako asko herri kantu bilakatu dira. Hezkuntza munduan be, kantuen bitartez irakasteko eredu bat sortu dau. Argizaiola sariagaz Gerediagak urteetan egin dauen eta egiten dagoan lana eskertuko Deusto. Omenaldi ekitaldia Atarte kultur alkarteak diseinau dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!