Musikea jarri deutso Jon Arretxek 7 kolore liburuari
2010-12-07 10:27 KultureaJon Arretxe idazlearen, Francisco Ibañez konpositorearen eta Cristina Fernandez ilustratzailearen ekarpenak batzen dituan lana da 7 Kolore disko-liburua. Lan honetako testuetan idazleak egindako hamaikatxu bidaietan bizi izan dituan esperientzia berezienak batzen dira, eta sentimenduka sailkatu dira, kapitulu bakoitza kolore baten esanahiari lotuz.
Orain 10 urte argitaratu eban Jon Arretxek 7 kolore liburua baina orain pinturea, musikea eta eskultureagaz buztarturik dator Erein argitaletxearen edizino berezian.
Jon Arretxe idazlearen, Francisco Ibañez konpositorearen eta Cristina Fernandez ilustratzailearen ekarpenak batzen dituan lana da 7 Kolore disko-liburua. Lan honetako testuetan idazleak egindako hamaikatxu bidaietan bizi izan dituan esperientzia berezienak batzen dira, eta sentimenduka sailkatu dira, kapitulu bakoitza kolore baten esanahiari lotuz.
Ostarku gainetik ibiliz legez, obra honek kolorerik kolore eta emozinorik emozino garoaz. Zazpi dira atalak: baltza, grisa, horia, gorria, berdea, urdina eta zuria. Baltzak eta zuriak, hurranez hurran, ibilbidearen hasierea eta amaierea marketan ditue, eta agirian ixten dabe zein desbardina dan heriotzearen ikuspegia kultura desbardinetan: bidearen amaiera iluna Mendebaldean, edo beste argi bateranzko abiapuntua Ekialdean.
Atalak osotzen dituen narrazinoek idazlearen egiazko bizipenak kontetan ditue, munduan zehar ikusitako errealidade desbardinak. Egoera gogoangarri asko dagoz, batzuk tristeak, beste batzuk pozgarriak, edo bildurgarriak, edo esperantzatsuak… Personak dira nagusi narrazinoetan, hamaika mundutako biztanleak, zeozer kontau edo erakutsi beharra daukienak, edo euren begirada hutsez uniberso oso bat adierazoten dabenak.
Baina narrazinoez gan bestelako osogarriak dakarz 7 kolore honek, izan be, atal bakotxak bere kolore eta ilustrazinoak be badaukaz; eta musikea be bai, piano eta ahotserako beren beregi sortua eta CD baten batua. Soprano batek, tenor batek eta baxu batek ipinten deutsie doinua kolore bakotxari, piano-jolearen laguntzaz.
Jon Arretxe
Jon Arretxe, Basaurin jaioa, doktorea da Euskal Filologian eta lizentziaduna Heziketa Fisikoan.
Literaturearen arloan hogei bat liburu ditu argitaratuak: bidai literaturea, nobela baltza, umorezko narrazinoak, bildurrezkoak… Gehienak sarritan berrargitaratuak izan dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!