'Munduko sukaldaritza Euskal Herrian' liburu dotorea aurkeztu dau Ttartalok
2010-11-19 14:47 kulturbiz100dik gora errezeta topauko ditu irakurleak liburuan eta 11 jatetxeri buruzko erreferentziak: Bilboko lau Ein Prosit, Bere Bar, El Charro loco, eta La parrilla argentina; Baionako Harmonika; Angeluko Le cedre du Liban; Miarritzeko Vishnu; Iruñeako Avvocato Pentito; eta Donostiako Cafe Saigon, Txubillo eta Tsi Tsao.
Errezeta liburua eta jatetxeen gidea da gaur Bilbon, Ein Prosit jatetxe alemaniarrean aurkeztu dabena. Errezeta liburua, geure lurraldetik mobidu barik beste kultura eta bazter batzuetara salto egiteko aukerea emoten deuskuna. Alemania, Maroko, Mexiko, Argentina, Bretainia, Libano, India, Italia, Vietnam, Japonia eta Txina, munduko hamaika herrialdetako sukaldaritzea ezagutuko dogu, beste horrenbeste jatetxeren bitartez. Danak be etxe ezagunak, izen handikoak, euren sorlekuaren zeozelako enbaxada eta barriemoile izateaz gan, nazinoarteko sukaldaritzearen erakusgarri aberats eta kalidadezkoa eskaintzen deuskuenak, etxean bertan mundu zabalaren zaporeak probetako modua izan daigun.
100dik gora errezeta topauko ditu irakurleak liburuan eta 11 jatetxeri buruzko erreferentziak: Bilboko lau Ein Prosit, Bere Bar, El Charro loco, eta La parrilla argentina; Baionako Harmonika; Angeluko Le cedre du Liban,; Miarritzeko Vishnu; Iruñeako Avvocato Pentito; eta Donostiako Cafe Saigon, Txubillo eta Tsi Tsao.
Liburua Ttartalo argitaletxearen Sukaldea bildumako laugarren liburua da eta euskeraz, gaztelaniaz eta frantsesez argitaratu dabe. Jose Mari Uribarri kazetaria izan da liburuaren koordinatzailea eta argazki dotoreak, barriz, Estudio José Lópezenak dira.
Liburuaren edizinoan, Fagor eta Berria izan dira laguntzaileak.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!