Elurnetek blogariak.net abiarazo dau

Bizkaie! 2010-10-19 11:40

Elurnet Informatika Zerbitzua izan da blogariak.net sare sozial blogalaren sortzailea.

Elurnet Informatika Zerbitzua izan da blogariak.net sare sozial blogalaren sortzailea. Blogari.net-ek blogak euskaraz sortzeko plataformea abiarazo ebenean, oso garrantzitsua izan zan, zeozelako abiapuntua eta erreferentzia. Jente askok bere pentsamenduak adierazoteko bide bat euki eban eta euskerazko testuinguru batek, jente asko euskeraz egitera bultzatu eban.

Orain, blog aitatu eztandea amaitu da, baina era berean orain bloga daben edo bloga zabaltzen daben personek nahi dabelako egiten dabe. Horren ondorioz persona horreek dira euren eretxia eta informazinoak hobeto helarazoteko gai diran lagunak. Euren ahotsak agenda sozialean indar handia dauka eta sortu diran beste tresna barrien bidez be gehiago zabaltzen da.

Blogakaz batera Interneteko sare sozialek indar handia hartu dabe. Ikutzen diran bi esparru izan arren, desbardintasunak ditue. Blogosfera eztabaida banatu baten parte bada, Interneteko sare sozialak kontaktuei eutsi eta horreekaz informazinoa alkartrukatzeko tresnak dira.

Bien artean Twitter lako sare sozialak be sortu dira. Zeozelan blogosferaren eztabaida banatua laburtu bat (eta beraz loturek garrantzi asko hartzen dabena) eta kontaktuen kudeaketea buztartzen diran. Kontaktu arin asko kudeatzeko tresna bat danez, informazinoa azkar garraiatzeko aukerea daben tresnak dira. Interesean oinarritutako sareak erraz sortzeko aukerea be emoten dabe.

Hausnarketa guzti honen ondorioz Blogariak.net sortu dogu. Blogari isolatuetatik, Blogariak sare sozial blogalera, hain zuzen be. Blogariak.net sarean blogak dira nagusi, bakotxak bere bloga eukiteko aukerea izango du. Bere eretxia eta informazinoak plazaratzeko aukerea izango dau. Sare barruko zein kanpoko persona eta blog desbardinen artean, sare banatu horretako eztabaidatzeko aukereagaz batera.

Blogen arteko eztabaidaz gan, tresna honek bata besteagaz sare barruko erabiltzaileen artean alkar ezagutzeko aukerea emoten dau. Horretarako sarearen portadan adibidez, alkar ezagutzeko aukera asko dago. Horrezaz gan, bata besteari erreferentziak egiteko aukera barriak be sortu dira. Sarearen barruan @erabiltzailea sintaxia erabiliz, sare barruko erabiltzaile horri mezu bat idatziko jako. Holan blogak tresna nagusiak badira be, mikromezuen antzeko komunikazino baten bidez be sarea ekosistema komunikatibo bat bihurtzen da.

Gainera izena emon leikien hainbat lagunek ez dabe zertan bloga sortu nahi izango. Blog batean idatzi nahi izango dabe, erabiltzaile anitzeko blogak sortu daitekezalako. Edo erabiltzailea bakarrik sortuta beharbada ekosistema informazional barri honen parte izan nahiko dabe.

Beraz blogariak.net-ek blogen arteko sare banatu informazionalaren ezaugarriak ditu. Eretxi, ezagutza eta informazinoak zabaldu nahi dituen personek egin ahal izateko. Baina aldi berean, mikromezuen bidezko ekosistema komunikatibo batean be bilakatzen da. Bi indar honeek buztartuta 'sare sozial blogala' sortu dala esan daiteke.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu