Euskal olinpikoak, 2010eko Euskadi Kirol Saria

Bizkaie! 2010-10-19 14:55

Euskal Autonomi Erkidegoko 250 kirolari baino gehiagok hartu dabe parte Olinpiar Joko modernoetan eta danantzako da Euskadi Kirol Saria. XX. mendea hasi zanetik puntaren puntan ibili dira gure kirolariak, izan be, horreetatik berrogeita bik dominea irabazi dabe; danetara, urrezko bost domina, zilarrezko zazpi eta brontzezko sei.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak euskal olinpismoari emongo deutso aurtengo Kirolaren Euskadi saria. Orain arte sariak beti norbanakoei edo taldeei emon izan jakez eta aurten, barriz, kolektibo bati, Olinpiar Jokoetan parte hartutako Euskal Autonomia Erkidegoko lagunei. Euskal Autonomi Erkidegoko 250 kirolari baino gehiagok hartu dabe parte Olinpiar Joko modernoetan eta danantzako da Euskadi Kirol Saria. XX. mendea hasi zanetik puntaren puntan ibili dira gure kirolariak, izan be, horreetatik berrogeita bik dominea irabazi dabe; danetara, urrezko bost domina, zilarrezko zazpi eta brontzezko sei. 1992. urtean, Bartzelonan izan ziran Jokoen ondoren Olinpiada guztietan irabazi ditue dominak euskal kirolariek.

Euskal kirolari ospetsu asko lehiatu dira Olinpiar Jokoetan, Iker Martinez eta Xabi Fernandez, Josu Olalla eta Iñaki Urdangarin, Luis Arconada, Martin Fiz, Almudena Cid eta Joane Somarriba, besteak beste. Horreez gan, neguko olinpiadetan, Ainhoa Ibarra nabarmendu zan eta joko paralinpikoetan, Richard Oribe gipuzkoarrak irabazi dau domina uztarik oparoena.

Euskadi Kirol Sariak eragile, bultzatzaile eta akuilu izatea dabe bokazino. Helburu nagusia, barriz, kirol alor zabalean kalidadea eta eredugarritasuna bultzatzea, euskal kirolarentzat ez eze, gizarte osoarentzat be eredu diran jarduerak nabarmenarazoz eta kalidadezko erreferentzia bihurtzen lagunduz.

Kontuak kontu, eguaztenean, urriak 20, danek jasoko dabe Euskadi Kirol Saria; Patxi Lopez lehendakaria, Blanca Urgell Kultura sailburua eta Jaime Lissavetzky Kirolaren Estadu-idazkaria Getxon, Faduran izango dira euskal olinpismoari omenaldia egiteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu