Helduentzako Txotxongiloen Nazinoarteko X. Erakusketea urriaren 22tik 24ra Bergaran
2010-10-20 15:24 Kulturea'Bergarakoa ikuslego heldu batentzat pentsautako txotxongiloen Estaduko lehenengo erakusketea da' azaldu dau antolatzaile dan Taun Taun Teatro taldeak.
Taun Taun Teatroa konpainiak Helduentzako Txotxongiloen Nazinoarteko X. Erakusketea antolatu dau barikutik domekara urriaren 22tik 24ra, Bergaran (Gipuzkoa). Ekimena bi urtez behin egiten da, eta orain dala 21 urte antolatu zan lehenengo aldiz. Ordutik, Euskal Herriko eta Espainiako antzerti-panoraman huts interesgarri bat bete nahi izan dau, izan be, 'Bergarakoa ikuslego heldu batentzat pentsautako txotxongiloen Estaduko lehenengo erakusketea da', azaldu dabe antolatzaileek.
Kataluniako Laitrum taldeak estreinauko dau aurten txotxongiloen mostra barikuan, 19:00etan, Bergarako San Martin plazan Capses izeneko ikuskizunagaz, emozinoentzako opari dan lanagaz.
Haren ostean etorriko dira Kataluniako beste hiru talde, Galiziako bat, Gernikan bizi dan Buenos Airesko talde bat eta Belgika eta Alemania-Errusiako beste talde bana.
Handia ez izan arren, bere ibilbidean zehar mundu guztiko herrialdeetatik heldutako 120 artista eta konpainia baino gehiagok bisitau dabe. Besteak beste, honako honeek pasau dira Bergaratik: Richard Bradshaw (Australia), Yangzhouko txotxongiloak (Txina), Claudio Cinelli (Italia), Green Ginger (Erresuma Batua), Two Hands (Alemania), Hugo e Ines (Peru), Diego Stirman (Argentina), Valeria Guglietti (Italia), Espejo Negro (España), Stephen Mottram (Erresuma Batua).
Aurten, aurreko edizinoetan legez, ikuskizun berezi eta espazio desberdinetan gozetako aukerea izango da. Holan, antzoki, taberna, gaztetxe edo kalean euren lanak eszenaratuko ditue konpainiek, persona guztiakana heltzeko helburuagaz. Horrezaz gan, domekara arte ikusgai dago Aroztegi aretoan Fantasías mecánicas-arte y teconología izeneko pieza mekanikoen erakusketea, antzerkian, zineman eta telebistan erabilteko Diego Damian Rinaldi argentinarrak urtetan landutako pieza mekanikoakaz egindako erakusketea.
Erakusketa txiki eta familiarra izanik, esperientziak alkartrukatzeko topagune bilakatzen da, izan be, egun batzuetan jatorri desbardinetako artistak alkarregaz bizi dira. Taun Taun Teatroarentzat be esperientzia aberasgarria da, eta baita eskuzabaltasunez kolaboretan daben Bergarako talde eta personentzat be.
Horrezaz gan, txotxongiloaren munduagaz eta antzerki bisualagaz lotutako erakusketak be antolatu izan dira. Hurrengo edizinoei begira, erakusketak zabaltzea da asmoa, eta tailerrak, ikastaroak edo berbaldiak lako ekimenak antolatzea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!