Jet Lag Fest´10 jaialdiak 30 ikuskizun baino gehiago eskainiko ditu Bilboko Euskalduna zubipean

Bizkaie! 2010-10-15 12:38   jardunaldiak
Urriaren 15etik 17ra

Jet Lag Bio ekimen desbardina, barritzailea eta sormenezkoa da, munduko uri desbardinetako gazteen eta gazte kolektiboen ekimen eta adierazpideak bultzatzen dituana, espazio urbanoa erakusketarako eta esperimentazinorako espazio legez erabilita. Ekimenari Jet Lag Fest izeneko jaialdiak emoten deutso amaierea.

Jet Lag Bio ekimen desbardina, barritzailea eta sormenezkoa da, munduko uri desbardinetako gazteen eta gazte kolektiboen ekimen eta adierazpideak bultzatzen dituana, espazio urbanoa erakusketarako eta esperimentazinorako espazio legez erabilita.

Bilboko Udaleko Enplegu, Gazteria eta Kirola Saileko apustua da, eta gazteak eta gazte kolektiboak dira protagonistak eta euren partaidetzea da ekimenaren ardatza: euren ekimenak sustatuz, eta diseinu, garapen, ebaluazino eta abarretan partaidetza-espazioak eskainiz.

Jet Lag Bio ekimena Jet Lag Fest izeneko jaialdi bategaz amaitzen da, gazteek eta gazte kolektiboek urte osoan bultzatu dituen adierazpide eta egitasmo urbanoak erakusteko. Horrezaz gan, 5 atalen inguruan antolaturiko egitarau erakargarri eta oparoa be izango da: esku-hartzeak, moda eta joerak, urban kirola, musikea eta ikuskizunak, besteak beste.

'Jet Lag Fest 10' urriaren 15etik 17ra egingo da, Bilboko Euskalduna zubiaren azpian. Jarduera guztiak irekiak eta doakoak dira. Hona hemen programea.

Aurtengo edizioaren protagonistea Berlin uria izango da, hau da, Alemaniako uriburuko gazteak zelan bizi diran erakutsiko dau jaialdi honek. Barrikuntza modura, Jet Lag Flashak izeneko ekimena sustatu dabe antolatzaileek, gazteek prestatutako performance proposamen lehiaketa bat.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu