IX. Galdames Folk astegoien honetan Bizkaia, Eskozia, Kamerun eta Kanadako doinuakaz

Bizkaie! 2010-10-15 10:26   Kulturea

Aurten, Adarrots talde bizkaitarra izango da euskal folk musikearen ordezkaria, eta euren ardurea izango da jaialdiari hasierea emotea. Gaur, barikua, hilak 15, 22:00etan hasiko da kontzertua. Arrabotsen kontzertuaren ostean, Eskoziako Session A9 taldearen txandea izango da.

Folk musikea protagonista izango da astegoien honetan, urriak 15 eta 16, Galdameseko San Pedro plazako karpan. Euskal Herriko eta nazinoarteko taldeek parte hartzen dabe urtero. Aurten, Adarrots talde bizkaitarra izango da euskal folk musikearen ordezkaria, eta euren ardurea izango da jaialdiari hasierea emotea. Gaur, barikua, hilak 15, 22:00etan hasiko da kontzertua. Adarrotsen kontzertuaren ostean, Eskoziako Session A9 taldearen txandea izango da. Atsedenaldian, gaueko 23:15 inguruan, Zilarrezko Alboka saria banatuko da eta aurten Radio Euskadiko La Jungla sonora saioko gidari Joseba Martinek jasoko dau.

Zapatuan, barriz, hilak 16, Kamerungo Mambala taldeak eta Quebeceko Le Vent du Nord taldeak joko dabe.

Gaueko kontzertu horreek dobakoak izango dira, eta karpapean egingo dira. Edozelan be, bestelako ekitaldibatzuk be izango dira Galdames Folk jaialdian, besteak beste, musika tresnak egiteko tailerrak eta txalaparta ikastaroa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu