'Era' izenpean, kantu zuzenak dakarz Zea Maysek
2010-10-14 15:45 MusikeaEra, hamabi abestiz osotua, Mungiako Lamiña Producciones-en grabau dabe Jose Lastra soinu teknikaria izan dalarik eta Tony Cousins-ek masterizau dau Londreseko Metropolis Group estudioetan.
Zea Mays taldearen lan barriko aurrerapen kantua, Negua joan da orain egun batzuk ezagutu genduan baina gaur Aiora Renteria eta ganerako taldekideak prentsaurrekoan agertu dira Bilboko Kafe Antzokian Era lan barria aurkezteko. Era, diskoaren izenburua zergaitik jarri deutsien azaldu dau Aiorak: 'Kontua ez da zer egin, zelan egin baino, moduak, erak dauka garrantzia diskoari nortasuna emoteko'.
Diskoaren berezitasunen harian, 'disko desbardina da honakoa, baina ez dogu apropos egin, holan urten dau' adierazo dau Aiorak. 'Aurreko diskotik abiatuta, pausu naturala izan da beste hau egitea, berez etorri da. Konposaketearen momentuan, zabalago jokatu dogu oraingoan, hasierako diskoetan euki genduzan konplejuak baztertuz'.
Diskoko kantuen berba guztiak Aiora Renteriak idatzi ditu eta aurkezpenean autortu dauenez, 'Kostau egiten jat besteen letrak abestea'.
Era, hamabi abestiz osotua, Mungiako Lamiña Producciones-en grabau dabe Jose Lastra soinu teknikaria izan dalarik eta Tony Cousins-ek masterizau dau Londreseko Metropolis Group estudioetan.
Zea Mays taldea Bilbon sortu zan 1997an eta ordutik sei disko plazaratu ditue, Zea mays, 1998an, Elektrizitatea 2000n, Harrobian 2002an, Sortuz, grabitatearen aurka 2005ean, Morphina 2007an eta Era 2010ean.
Zea Mays zuzenean
2010-10-16 Ondarroako Kafe Antzokian.
2010-10-22 Gasteizeko Gaztetxean.
2010-11-05 Ziburuko Gaztetxean.
2010-11-06 Bilboko Kukutza III Gaztetxean.
2010-11-13 Tolosako Bonberenean.
2010-11-26 Donostiako Doka Antzokian.
2010-11-27 Durangoko Plateruena Kafe Antzokian.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!