Jon Cazenave argazkilariaren erakusketeak hasiera emongo deutse IV. Iparra Galdu Gabe Jardunaldiei

Bizkaie! 2010-10-14 18:15   jardunaldiak

Jardunaldien helburua Ipar Euskal Herria Getxon ezagutzera emoteko ekintzak antolatzea eta Euskal Herriko Iparra eta Hegoaren alkar ulertzea sustatzea da.

Herri ixilean, Jon Cazenave argazkilariaren erakusketeak hasiera emongo deutso arratsaldean Iparra Galdu Gabe Jardunaldien laugarren edizinoari, gaur goizean Imanol Landak, Getxoko Alkateak, eta Daniel Landartek, Euskal Kultur Elkarteko ordezkariak aurkeztu dabenez. Datorren zemendiaren 14ra arte Algortako Torrene erakusketa aretoan zabalik egongo dan erakusketaz gan, Jardunaldietan hainbat kultur, kirol eta gastronomia jarduerak izango dira.

Jardunaldien helburua Ipar Euskal Herria Getxon ezagutzera emoteko ekintzak antolatzea eta Euskal Herriko Iparra eta Hegoaren alkar ulertzea sustatzea da, 'biztanle getxotar eta Iparraldekoen arteko hartu-emonak estutze aldera' zehaztu dau Alkate getxotarrak.

Daniel Landartek, bere aldetik, eskerrak emon ditu orain 10 urtetik Getxoko Udalagaz dagoan kolaborazinoagaitik eta Iparraldea XXI dokumentalaren proiekzinoa azpimarratu dau, Iparraldeko egungo egoera eta protagonistak erakusten ditualako. Landartek gehitu dau 'Jardunaldiei esker Iparraldean Getxo eta bere ekimenak ezagutzeko aukerea ere euki dogu'. Esangura horretan, Jokin Aspuruk, Getxophoto, argazkien Jaialdiaren zuzendariak be eskertu egin dau argazkien erakusketearen antolaketeagaz kolaboretako euki daben aukerea. Azkenik, Jon Cazenave argazkilariak onartu dau bere abizenaren jatorriaren bilaketearen bidez inguru bizia eta oso interesgarria topau dauela 'norbera ezagutzeko balio handiko herria'.

Bi urtean behin ospatzen diran jardunaldiak datorren zemendiaren 7ra arte luzatuko dira eta antolatutako jardueren artean, mendi irteera bat, pilota partidua, kantaldiak, proiekzinoak, kantu afaria edo txokolate dastatzea izango dira, horreetariko batzuk urriaren 22an. Gainera, egun horretan Udalak Daniel Landarti azken 10 urteotan batera egindako lana eskertzeko omenalditxoa eskainiko deutso. Egun horretan, Anje Duhalde kantariak Landartek berak idatzitako hitzak dituen kantak abestuko ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu