Musikea eta berbak buztartuz dator Bilbo Zaharra euskaltegiaren Foruma

Bizkaie! 2010-10-06 12:09   jardunaldiak

Egitasmoaren helburua da hizlaria eta musikaria alkartu eta hartu-emon horreetatik sortzen dan giro bereziaz gozetako aukerea eskaini. Batzuetan bikote artistikoa osotua dago aurrez, eta bien arteko konplizidadea badago. Beste batzuetan, ostera, bikotea probokatua da eta, holakoetan, ezusteko bikainak izan daitekez.

2001etik Bilbo Zaharrak, Euskaltzaindiagaz sinatutako hitzarmenaren laguntzaz, 'Euskal kulturaren ajeak eta literatura' foroa antolatzen dau eta oraingoan berbak eta musikea buztartzeko asmoz datoz hiruhilebeterik behingo ekimena osotzera. Egitasmoaren helburua da hizlaria eta musikaria alkartu, eta hartu-emon horreetatik sortzen dan giro bereziaz gozetako aukerea eskaini. Batzuetan bikote artistikoa osotua dago aurrez, eta bien arteko konplizidadea badago. Beste batzuetan, ostera, bikotea probokatua da eta, holakoetan, ezusteko bikainak izan daitekez.

Kontuak kontu, udagoieneko Bilbo Zaharra Forumari jagokonez, 'aspaldiko ohitureari eutsi eta kultur egitarau garrantzitsua dakargu 2010-11 ikasturteko lehen hiruhilerako. Bertan era askotako artistak agiri dira: Xabier Euzkitze komunikatzailea, Bernardo Atxaga idazlea, Iñaki Irazu edo Felipe Juaristi poetak, Joxan Goikoetxea eta Angel Unzu musikariak, Jabier Muguruza eta Amaia Zubiria kantautoreak zein berbearen eta musikearen artisautzat har daitekezan Jean Mixel Bedaxagar edo Anjel Valdes', Bilbo Zaharra euskaltegiko irakasle eta jardunaldion koordinatzaile Pedro Alberdik jakinarazo dauenez.

Urriaren 25etik aurrera, ohikoa dan legez, Euskaltzaindiaren egoitzak hartuko ditu bost jardunaldiak:

- Urriak 25, astelehena, 19:00etan, Xabier Euzkitze - Joxan Goikoetxea.
- Zemendiak 4, eguena, 19:00etan, Jabier Muguruza - Iñaki Irazu.
- Zemendiak 11, eguena, 19:00etan, Jean Mixel Bedaxagar - Anjel Valdes.
- Zemendiak 18, eguena, 19:00etan, Amaia Zubiria - Felipe Juaristi.
- Abenduak 2, eguena, 19:00etan, Erle irakurlearen saioa. Bernardo Atxaga eta beste.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu