Rafael Amargok 'Rosso' aurkeztuko dau Bilbon urriaren 6tik 12ra

Bizkaie! 2010-10-06 10:30   Kulturea

Mario Gasen eszenaratzeagaz eta Rafael Amargo eta Manuel Segovia konbidatuaren koreografiagaz, Amargok eszenatokia konpartiduko dau Lola Greco (izen handiko bailaora, 2009ko Dantza Sari Nazionalaren irabazlea Interpretazino eta Sorkuntzaren alorrean) eta beraren jantza-konpainiagaz.

Rafael Amargo jantzari eta koreografo ospetsuak sasoi honetako Arriaga Antzokiko jantza-programazinoa zabalduko dau bere azken ikuskizunagaz, 'Rosso' izenburukoagaz. Urriaren 6tik 12ra egongo da Bilboko antzoki ezagunean. Mario Gasen eszenaratzeagaz eta Rafael Amargo eta Manuel Segovia konbidatuaren koreografiagaz, Amargok eszenatokia konpartiduko dau Lola Greco –izen handiko bailaora, 2009ko Dantza Sari Nazionalaren irabazlea Interpretazino eta Sorkuntzaren alorrean- eta beraren jantza-konpainiagaz. 'Rosso' (gorria, italieraz) Nunzio Areniren jatorrizko ideia bat da; ikuskizun honetan, flamenko tradizionalena eta garaikideena tarantelagaz eta Italiako hegoaldeko beste jantza tipiko batzuekaz buztartzen da.

Amargo eta Lola Grecoz gan, 'Rosso' obran beste jantzari honeek be ikusiko doguz beharrean: Estíbaliz Barroso, Vanesa Gálvez, Yolanda Jiménez, Olga Lidia Moreno, Juan Carlos Nieto, Antonio Oliva, Fabián Thome eta Fran Vilchez; musikan, barriz, Livio Pianola (gitarra), Luca Russo (xirula), Andrea Aloisi (bibolina) eta Cisco Portone (perkusinoa). Ikuskizunaren musikea beren-beregi sortutako musika originala da, ondoko autoreek egina: Antonio Sinagra, Giovanni Sollima, Corrado Sfogli, Livio Gianola, Juan Parrilla, David Peña Dorantes, Dimitri Kalexis eta Nunzio Arenik.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu