Himalayan dago Iñaki Otxoa de Olza mendizalearen salbamendu ahaleginari buruzko filma grabetan dabilen taldea
2010-09-28 17:39 BarriakFilmaketea jarraitzeko eta film luzearen garapena ikusteko www.purelifethemovie.org/blog webgunean egin daiteke irailaren 28tik aurrera.
Arena Comunicación Audiovisual eta Txalap.art-en filmatze taldea Annapurna mendian dagoz 'Pura Vida' pelikularen hainbat sekuentzia filmetan. Pablo Iraburuk eta Migueltxo Molinak zuzenduta, Iñaki Ochoa de Olza mendizale nafarraren salbamendu ahalegina kontetan dau.
Nepalera abiatu da lehenengo grabazino taldea, Katmandú, Pokhara eta, orain, Annapurnaren oinarrizko kanpalekuan dagoz 4100 metrotara, azken sekuentziak grabetan. Orduko espedizinoan Iñakigaz joiazan sherpen laguntzinoa izan dau produkzinoak; Mingma sherpa da horreetako bat, filmeko aktore nagusietako bat izango dana, Iñakiren lagun min eta sukaldari izandakoa hainbat expedizinotan.
Film luzeak 2008ko maiatzan Annapurna mendiaren hegoaldean hilzorian dagoan gizon baten egoerea kontetan dau. Bere ezpedizino kideak SOS deia bat bialtzen dau. Martxan jarten da Himalayaren historiako salbamendu saiakerarik handiena. Lau egunetan zehar, Canada, AEB, Kazajstán, Errusia, Polonia, Errumania, Ingalaterra, Suitza eta Nepal herrialdetako hamar lagun, euren artean goi mailako munduko mendizalerik onenak, Iñaki Otxoa de Olza salbetan saiatzen dira.
Egun hareetan bizitakoa kontetako, pelikularen filmaketa taldeak salbamenduan parte hartu eben lagunen bizitzara hurreratu da. Artxiboko irudien bidez eta paisaje ikaragarrietan grabautakoaren bidez, dokumentalak, hildako mendizale nafarraren nortasuna eta bizimodua erakutsiko deusku.
'Pura Vida' film luze dokumentala, Nafarroako Arena Comunicación Audiovisual eta Donostiako Txalap.art produktorak egina da - saritutako 'Nömadak TX'-eko lantalde berbera-. EITB eta TVE dira pelikularen ko-produktoreak eta ICAA, Ikus-entzunezko Arte eta Zinematografia Institutoa, eta INAAC, Ikus-entzunezko Arteen eta Zinemaren Nafarroako Institutoaren dirulaguntzinoa jaso dau.
Filmak dituen kolaborazinoen artean, aitagarriak dira Goya sarietara hautagai izan ziran Mikel Salas musikariaren eta Raúl de la Fuente argazki zuzendari nafarraren laguntzinoa.
Filmaketea jarraitzeko eta film luzearen garapena ikusteko www.purelifethemovie.org/blog webgunean egin daiteke irailaren 28tik aurrera.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!