I. ‘Bidaiari Dubi Dubi' Lehiaketara bideoak aurkezteko epea urriaren 1ean hasiko da

Bizkaie! 2010-09-28 18:33

Bideoaren artxiboak ez dau 10 MB baino gehiago hartuko, eta mp4, 3gp, wma, avi edo mpg formatuan grabau behar da. Bideoak Internet bitartez aurkeztu beharko dira, izen-emote formularioa betez, honako helbide honetan: www.bilbao.net/dubi-dubi.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, bidaiakaz lotutako bideo labur bitxiak sarituko dituan ‘Bidaiari Dubi Dubi’ lehiaketearen lehenengo edizinoa deitu eban joandako garagarrilean. Bidaia posta-txartelen lehiaketea ordezkatuko dauen ekimen hori, orain zazpi urtetik hona, Begoñako barrutira, protagonisten bitartez, bidaia eta abentura handiakaz zerikusia daben tailerrak, hitzaldiak, mundu osoko musika kontzertuak, proiekzinoak eta erakusketak eroaten dituan 'Bidaiariaren txokoa' programearen barruan sartzen da.

Bideoaren artxiboak ez dau 10 MB baino gehiago hartuko, eta mp4, 3gp, wma, avi edo mpg formatuan grabau behar da. Bideoak Internet bitartez aurkeztu beharko dira, izen-emote formularioa betez, honako helbide honetan: www.bilbao.net/dubi-dubi. Lehiaketarako bideoak aurkezteko epea urriaren 1ean zabalduko da eta 15era bitartean egongo da aukerea.

Lehiaketea 18 urtetik gorako pertsonei dago zuzenduta. Bideoen gehieneko iraupena hiru minutukoa izango da, eta bertan, bidaia bateko zenbait lekuren eta bidaia hori egin daben pertsonaren edo pertsonen irudiak jaso beharko ditu. Horrezaz gan, norberak sortutako edo egile eskubiderik ez dauen musikea be izan beharko dabe bideoek. Era berean, partaideek irudi horreek non hartuta dagozan adierazo beharko dabe, eta azken eszenan bideoaren egileak aitatuko dira eta, beharrezkoa balitz, baita bideoak jasoten dauen melodiaren egilea be.


Sariak

Epaimahaiaren erabagia urriaren 29an jakinarazoko da, eta sariak banatzeko ekitaldia zemendiaren 3an egingo da, Begoñako udaltegian. Irabazleak, diplomaz gan, 600 euroko saria jasoko dau; bigarrenak, 300 eurokoa; eta hirugarrenak, 3 eguneko (2 gau) egonaldia, Landa Hotel batean sei personarentzat (gehienez be).

Epaimahaiaren buru Ibone Bengoetxea, Kultura eta Hezkuntza Saileko Zinegotzi Eskuordetua izango da eta gitxienez, bidaietan eta ikus-entzunezkoetan adituak diran bi persona be izango dira tartean. Epaimahaiak honako puntuak balorauko ditu, besteak beste: bideoen originaltasuna eta sorkuntzea, erakusten diran lekuen aukeraketea, erabilitako melodia eta bideoaren konposizino osoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu