Aurten Ondarearen Europako Jardunaldien hamargarren edizinoa beteko da Bizkaian

Bizkaie! 2010-09-30 18:38   jardunaldiak

'Bizkaia, sartu zeure historian' lemapean, danetara, 45 udalerri dira ospakizunagaz bat egin dabenak eta, horretarako, Bizkaiko ondarea ezagutzera emoteko jardueren egitarau oparoa antolatu da. Bisitaldi gidatuak, erakusketak, kontzertuak, bisitaldi antzeztuak, hitzaldiak eta beste jarduera asko jente askorentzat, doban eta urri osoan zehar.

Urriaren 1etik 30era bitartean, Ondarearen Europako Jardunaldia, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Saileko Ondare Historikoaren Zerbitzuak antolatuta, aurten 'Bizkaia, sartu zeure historian' gaiaren inguruan izango da. Danetara, 45 udalerri dira ospakizunagaz bat egin dabenak eta, horretarako, Bizkaiko ondarea ezagutzera emoteko jardueren egitarau oparoa antolatu da. Bisitaldi gidatuak, erakusketak, kontzertuak, bisitaldi antzeztuak, hitzaldiak eta beste jarduera asko jente askorentzat, doban eta urri osoan zehar.

Kontuak kontu, ondokoak dira Ondarearen Europako Jardunaldiakaz bat egin daben eskualde eta udalerriak:

- Arratia-Nerbioi (Areatza, Orozko, Ugao-Miraballes, Urduña eta Zeanuri).
- Busturialdea (Bermeo, Ea, Gernika-Lumo eta Ibarrangelu).
- Durangaldea (Amorebieta-Etxano, Durango, Elorrio, Garai, Iurreta, Mañaria eta Otxandio).
- Enkarterri (Balmaseda, Galdames, Gordexola, Güeñes, Karrantza, Muskiz, Sopuerta, Turtzioz eta Zalla).
- Bilbo Handia (Bilbao, Erandio, Getxo, Ezkerraldea -Barakaldo, Portugalete, Santurtzi eta Zierbena-).
- Lea Artibai (Berriatua, Lekeitio, Markina-Xemein, Ondarroa eta Ziortza-Bolibar).
- Uribe (Arrieta, Gorliz, Laukiz, Maruri-Jatabe, Mungia, Plentzia eta Sopelana).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu