Euskal Irudigileen III. Topaketak Bilbon urriaren 2an
2010-09-30 14:40 jardunaldiakAurtengo hitzordua urriaren 2an, zapatuan izango da. EIEP, Euskal Irudigileen Elkarte Profesionalak antolatzen dituan Topaketa honeek Bilboko Yohn Jaureguian (Pelota kalea 10, Bilbo) egingo dira ingurune digitala eta egileen eskubideak ardatz hartuta.
Hirugarrenez, Euskadiko irudigileak euren lanbideari buruzko gaiak eztabaidatzeko batzartuko dira. Aurtengo hitzordua urriaren 2an, zapatuan izango da. EIEP, Euskal Irudigileen Elkarte Profesionalak antolatzen dituan Topaketa honeek Bilboko Yohn Jaureguian (Pelota kalea 10, Bilbo) egingo dira ingurune digitala eta egileen eskubideak ardatz hartuta. Zer egin behar dabe irudigileek aldaketa horreen aurrean? Zelan erantzun Internet eta mundu digitalari? Irudigile profesionalek egoera honen aurrean kontzientza hartzen hasi beharko dira.
Kontuak kontu, egitarauari erreparauta, goizeko 10:00etan hasita, Gemma Cortabitartek, kazetaria eta APICeko Gerenteak (Kataluniako Irudigileen Elkarte Profesionala), euskarri barrien agerketa eta erabilpenagaz sormenaren munduan eszenatoki profesional barriak sortu dirala erakutsiko dau. Euskarri barri horreek eduki digitalak kondizino eta ezaugarri desbardinetan erreproduziduteko gai dira. Irudigilea trebatuta egon beharko da egoera barri horretan, ezaugarri desbardin eta bereziko enkarguak eukiko ditualako. Liburu digitalak, bideo-jokoak edota Internetek berak merkatu profesional barri bat edegiten dabe sorkuntzearen arloan.
Etenaldi baten ondoren, 11:30etan, Javier Gutierrezek, abokatua eta VEGAPeko Zuzendari Nagusiak, bere erakundearen aurkezpen bat egingo dau eta ondoren inguru digitaleko legegintzeari buruz egingo dau berba.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!