Hemen dago II. Bilblogari Lehiaketea

Bizkaie! 2010-09-30 17:28

Bilboko Udaleko Euskara Sailagaz alkarlanean, Nontzeberri kultura atariak Bilblogari Bilbo Handiko 15 eta 35 urte bitarteko gazte euskaldunei zuzenduriko blog lehiaketea abiatuko dau 2010ko azken lauhilekoan.

Bilblogari, Bilboko gazte euskaldunei zuzenduriko blog lehiaketea da. Bilboko Udaleko Euskara Sailagaz alkarlanean, Nontzeberri kultura atariak Bilblogari Bilbo Handiko 15 eta 35 urte bitarteko gazte euskaldunei zuzenduriko blog lehiaketea abiatuko dau 2010ko azken lauhilekoan.

Ekimenaren helburua, euskerea, gazteak eta teknologia barrien buztarketa sustatzea da. Esangura horretan, lehiaketan nahi dauen orok esku hartu ahalko dau eta hiru atal izango dira: blog personalak, taldeko blogak, eta tematikoak. Atal bakotxean Interneteko bitakora onena sarituko da.

Izen-emotea on-line egingo da, beren-beregi sortutako izen-emote orriaren bitartez. Izen-emote orrian eskatzen diran datuak beteko dira eta bloga deskribiduko dauen irudi adierazgarri bat. Behin hori eginda, internautea lehiakide eta sarigai bihurtuko da.

Lehiaketan honako erispide honeek balorauko dira: euskerearen maila, kalidade literarioa, diseinua, gaurkotze maila (astean behi post bat idatzi beharko da) eta originaltasuna. Azken erispide horren harira, blog originalenak be sari berezia izango dau.

'www.bilblogari.net webgunean baseak, sariak, izen-emotea, parte-hartzaile guztien blogak eta ekimenaren blog partikularra dagoz. Gure blog horretan, heltzen diran parte-hartzaileen gaineko datuak emongo doguz, trukoak jarriko doguz, blogak sortzeko plataformak dagoz ikusgai, eta abar. Blog honetatik dinamizauko dogu lehiaketea, sarrera originalen bidez'.

Lehiaketea urriaren 1etik zemendiaren 22ra bitartean gauzatuko da. Epe horretan parte-hartzaileek euren lanak bialduko ditue www.bilblogari.net gunean islatzeko.

Abenduan epaimahaia (blog-etan adituak diran bi persona) batuko da irabazleak aukeratzeko. Sariak ondokoak izango dira:

- Blog pertsonal onena: 300 euro.
- Taldeko blog onena:300 euro.
- Blog tematiko onena: 300 euro.
- Blog originalena: 300 euro.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu