Tony Curtis aktorea hil da

Bizkaie! 2010-09-30 17:56   Barriak

100 film baino gehiagotan parte hartu arren, gitxi batzuetan egindako lan bikainagaitik da ezaguna munduan; 50eko eta 60eko hamarkadako komedietan egindako lanagaitik da ezaguna eta, besteak beste, 'Con faldas y a lo loco' (Billy Wilder, 1959) filman Jack Lemmon eta Marilyn Monroegaz batera egindako lanagaitik.

Bernard Schwartz, Tony Curtis ezizenagaz ezagutzen dogun aktore estadubatuarra 85 urte zituala hil da Las Vegasen (AEB), Jamie Lee Curtis bere alabearen bozeroaileak jakinarazo dauenez. Garagarrilean ospitalera eroan behar izan eben Las Vegasen, biriki arazoakaz.

Kontuak kontu, 100 film baino gehiagotan parte hartu arren, gitxi batzuetan egindako lan bikainagaitik da ezaguna munduan; 50eko eta 60eko hamarkadako komedietan egindako lanagaitik da ezaguna eta, besteak beste, 'Con faldas y a lo loco' (Billy Wilder, 1959) filman Jack Lemmon eta Marilyn Monroegaz batera egindako lanagaitik.

Horrezaz gan, 'The Sweet Smell of Success' filman be parte hartu eban Burt Lancasterregaz batera eta baita Stanley Kramer-en 'Iheslariak' arrakastatsuan be. Azken horri esker, Oscarretarako hautagaitzea eskuratu eban, azkenean irabazi ez arren. Gainera, Stanley Kubricken 'Espartaco' klasikoan, Carol Reeden 'Trapecio', Elia Kazanen 'El último magnate', Richard Fleischer-en 'Los Vikingos' filman, Kirk Douglasegaz batera eta Roman Polanskiren 'La Semilla del diablo' filma entzutetsuetan parte hartu eban.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu