Berdinsareak 'Adieraz zaitez beldur barik' lehiaketearen lehenengo edizinoa antolatu dau

Bizkaie! 2010-09-30 14:06

Berdinsarea bardintasunaren aldeko eta emakumeakanako indarkeriaren kontrako udalerrien sareak 'Adieraz Zaitez Beldur barik. Asko esateko duzulako' lehenengo saria antolatu dau, emakumeen kontrako indarkeria zuzenean edo zeharka gaitzesten dituen adierazpen artistikoak eta sortzaileak kontuan hartzeko eta bultzatzeko.

Berdinsarea bardintasunaren aldeko eta emakumeakanako indarkeriaren kontrako udalerrien sareak 'Adieraz Zaitez Beldur barik. Asko esateko duzulako' lehenengo saria antolatu dau, emakumeen kontrako indarkeria zuzenean edo zeharka gaitzesten dituen adierazpen artistikoak eta sortzaileak kontuan hartzeko eta bultzatzeko. Gainera, lehiaketeak emakumeek sufriduten daben indarkeriari buruzko hausnarketa sakona egin gura dau.

Antolakuntzako iturriek adierazo dabenez, lehiaketea 16 eta 26 urte bitarteko neska eta mutilei zuzenduta dago. Gazte interesatuek edozein adierazpen artistiko aurkeztu ahal izango dabe, hau da, pintura, musika, zine-lana, poesia, eskultura, jantza, animazinoa, argazkia, performance, ilustrazinoa, bideoa, diseinua, instalakuntzak edota arte digitala.

Lana bakarka edo taldeka egin daiteke eta parte-hartzaile, talde edo kolektibo bakotxak proposamen bakarra egin ahal izango dau, euskeraz edo gaztelaniaz. Taldeak diranean, gitxienez neska batek parte hartu behar dau. Originaltasuna gaiak planteetan, estilo eta genero mota desbardinak, hizkuntza ez-sexistearen erabilerea eta estereotipo maskulino eta femenino tradizionalak gainditzen dituan hizkuntzearen erabilerea balioetsiko dira.

Hiru sari banatuko dira, 1.000 eurokoak, eta gainera, lanak zemendiaren 27an ospatuko dan Beldur Barik Jaialdian be ikusi ahal izango dira. Lanak emoteko epea urriaren 30ean amaituko da. Informazino gehiago 94 466 01 36 telefono zenbakian eta www.beldurbarik.org webgunean jaso daiteke.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu